Home > Destakatuak > Euskararen Nazioarteko Eguna 2017 – abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguna 2017 – abenduak 3

→ Prentsaurrekoa ←

 Egitaraua ←

Ahoz aho, bizi-bizi

Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur eguerdian Andoaingo Udaletxean egin den prentsaurrekoan ezagutzera eman dira, batetik, Andoainen antolatu den egitaraua eta, bestetik, Andoaingo Udalak zinegotzi taldeen ahobatasunez onartu duen Adierazpen Instituzionala. Prentsaurrekoan izan dira udal talde guztietako ordezkariak Ainara Rodríguez (EH-Bildu), Petri Romero (PSE-EE), Maria Jose Izagirre (EAJ-PNV), Olga Hernández (Ganemos Andoain Irabazi), Jorge Fernandes (Irabazi Ganar Andoain). Zinegotziekin batera izan dira, halaber, Euskararen Egunerako hainbat ekimen antolatu dituzten herriko eskola eta euskaltegiko ordezkariak ere: Aitor Iriondo (Aita Larramendi Ikastola), Jone Tolosa (AEK euskaltegia) eta Ainhoa Aiertza (Zine eta Bideo eskola – ESCIVI). Herriko eskola guztiek antolatu dituzte ikastetxe barruko ekintzak.

Ainara Rodriguez Euskara zinegotziak eman ditu egitarauaren gaineko azalpenak, eta Udalak ahobatez onartuko Adierazpen Instituzionala irakurri du. Egitarau zabala antolatu da Andoainen. Andoaingo herritarrei deia luzatu die Rodríguezek, “Euskararen Egunaren inguruko ekimenetan parte har dezaten, denon artean lortu baitezakegu gehien gehienok partekatzen dugun helburua: euskara bizirik eta indartsu izatea Andoainen”. Hori adierazteko leloa ere ezagutzera eman du: “ahoz aho, bizi bizi”.

→ Adierazpen instituzionala ←