Home > Destakatuak > EUSKARA BADA ERRENTA

EUSKARA BADA ERRENTA

URTEROKO ERRENTA DEKLARAZIOA EUSKARAZ EGITEKO GONBIDAPENA

            Iritsi da Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean herritarrok urtero egin behar dugun Errenta aitorpena egiteko unea.  Hauxe da momentua 2018an herritarrek izan dituzten diru-sarreren gainean ordaindu beharreko zergak Foru Ogasunarekin kitatzeko. Horretarako beharrezkoa da errenta aitorpena egitea. Aukera ederra da euskararen erabileran beste pauso bat gehiago emateko. Gero eta gehiago erabilia izatea baita euskara indartzen jarraitzeko bide bakarra. Herritarren esku dago errenta aitorpenetan ere euskararen erabilera areagotzea.

Informazio gehiago