Home > Destakatuak > Abenduak 3: Euskararen Eguna

Abenduak 3: Euskararen Eguna

Euskararen Egunean, aurtengo Euskaraldia amaitzen den egunaren atarian, mezu hau adierazi du Andoaingo Udalak: “euskara sustatzen eta erabiltzen jarraitu behar da urtearen egun guztietan. Euskaraldiarekin ez da ezer amaitu: Euskaraldiak indarra eman behar digu aurrera jarraitzeko, datozen egun, hilabete eta urteetan euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzeko”.

Udaletxean gauzatu den ekitaldi publikoan Osoko Bilkurak onartu duen Adierazpen Instituzionala irakurri egin da eta beste ekimenen berri eman da:

  • 2020-2025eko urtealdian garatuko den Andoaingo ESEP (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana)  eta horren barruan zabalduko den ZUK ETA NIK, NORK BESTELA? izeneko kanpaina aurkeztu dira.
  • VI Andoain laburrean bideo lehiaketari buruzkoak azaldu dira. Lehiaketa hau Udalak eta ESCIVIk elkarlanean antolatzen dute urtero. Andoainen bizi diren edo Andoainen ez bizi arren lana edo ikasketak Andoainen egiten dituzten 16 urte edo gehiagoko edozeinek parte har dezakete. OINARRIAK
  • ETBren maratoian parte hartzeko bideo bat grabatu da. Punttuka Bertso Eskolako kide diren Ion Beloki eta Aritz Eskuderok egin dituzten koplak kantatu dituzte bi bertsolariek eta Udaleko alkate eta zinegotziek elkarrekin. Ikusi bideoa