Gidabaimena euskaraz: Andoaingo saridunak

Gaur eguerdian Buruntzaldeko Gidabaimena euskaraz kanpainan sarituak izan diren bi andoaindarrek jaso dute 400 euroko sari bana. Ainara Paredes eta Xabier Ibarguren izan dira irabazle 2016an gidabaimenerako atal teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten 24 andoaindarren artean egindako zozketan. Argazkian bi saridunak, Bengoetxea autoeskolako ordezkariar eta  Ainara Rodriguez, Andoaingo Udaleko Euskara Zinegotzia.

Gidabaimena euskaraz: sariak

Pasa den ostiralean, Urnietako Lekaion, 2016an gidabaimena eskuratzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten Buruntzaldeko hiritarren artean 400 eurotako 10 sari zozketatu ziren. Andoain herriari bi sari zegozkion eta hauexek irabazleak: Xabier Ibarguren eta Ainara Paredes. Zorionak bioi!      

Ipuin kontalaria Basteron

Urtarrilaren 18an, asteazkenean, 17:30etik aurrera, Maialen Zubeldiaren ipuin kontaketa Basteron, Andoaingo Gurasolagun ekimenaren eskutik. 3-5 urte bitarteko haurrentzat 17:30ean 6-8 urte bitartekoentzat, 18:00etan Sarrera doan Gurasolagun egitasmoaren inguruko informazioa

Gabon hauetan oparitu euskara

Hemen dago aurtengo Euskarazko produktuen katalogoa. Egun hauetan Andoaingo ikastetxeetako ikasleei banatu diegu paperezko edizioa, baina interneten ere eskuragarri duzue http://www.katalogoa.eus/

Motxian Eby lehiaketan sariak

Urnietako Zelulitisa esketxak jaso du Motxian Eby lehiaketako lehenengo saria. Larunbatean ospatu zen sari banaketa eta hainbat sari jaso zituzten Buruntzaldeko gaztetxoek. Lehenengo sari nagusia Urnietako Zelulitisa esketxak irabazi zuen eta bigarrena Urnietako Mastertxef lanak. Publikoaren sariari dagokionez, Andoaingo esketx saritua Mario Bros izan zen eta Astigarragakoa Euskara sustatzeko errezeta. Usurbildarrek lan bakarra aurkeztu zuten Gaztelekua Usurbil izenarekin eta saritua...
Read More

II Andoain Laburrean: lanak eta sariak

1. SARIA: “Zein da Tino?”, : Iker Casadoren lana. 2. SARIA: “Gaurko Egunez”, Ander Zumeta, Irati Uzkudun, Lorea Segurola eta Joseba Garcenearen lana 3. SARIA: “Arima”, Irving Bonet, Iñigo Salaberria, Miren Plata, Carla San Martin, Denmar Cruz, Borja Subizaren lana. 4. SARIA: “Larramendi”, Leire Esnaolaren lana   Maider Fernandez zinegileak eta Gaizka Izagirrek eta Beñat...
Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna

Andoaingo udalak eta hainbat taldek, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko asmoz, ekitaldi batzuk antolatu dituzte abenduaren 1etik 4ra: Abenduak 1, osteguna 18:00 II. Andoain Laburrean: Lehiaketan parte harte hartu duten lanak proiektatuko dira, profesionalen beste lan batzuekin batera. Gainera sarien banaketa ekitaldia ere burutuko da. Dena  Bastero Kulturgunean. Antolatzaileak: Andoaingo Udala eta ESCIVI. 19:00 Bertso-pintxo poteoa,...
Read More