Euskararen Nazioarteko Eguna Andoaingo Udalean

Andoaingo Udalak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aparteko osoko bilkura egin du 2018ko abenduaren 3an, eta bi erabaki hartu ditu ahobatez: 1.- “Ahoz aho, bizi-bizi” Adierazpen instituzionala onartzea eta herritarrei ezagutzera ematea. 2.- “Andoaingo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2018-2022” onartzea, ondorengo bost urteotan udal zerbitzuetan ere euskararen erabilera areagotzeko konpromisoaren erakusgarri. Plan honen barruan...
Read More

Jantzi dezagun txapa!

Ostiral honetan Euskaraldiaren TXAPA jantziko dugu, eta DANTZAZ ospatuko dugu! Etorri 17:30etik aurrera Basteroko plazatxora!

Andoaingo Udala Euskaraldiarekin bat

 Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.  Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki udal barrura begira ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak egingo ditugu, arduradun politikoak zein langileak izan.  Ahobiziok...
Read More

11 egun Euskaraldiaren 11 egunetarako!

Dagoeneko 1.500 andoaindarrek baino gehiagok eman dute izena. Elkarte askok ere BAT egin dute Euskaraldiarekin (ikusi argazkiak) Zu ere oraindik GARAIZ zabiltza!! Izena eman eta jaso zure txapa: Udaletxeko ATARIA zerbitzuan, AZAROAREN 12tik aurrera, goizeko 8:00etatik 14:30era. Udaletxeko Kontzejupean: Azaroaren 17an, 11:00etatik 14:00etara Azaroaren 19an, 17:30etik 19:00etara Azaroaren 22an, 17:30etik 19:00etara Informazio gehiago: www.andoaindarraeuskaraz.eus https://euskaraldia.eus/...
Read More

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak: Sari banaketa

Urriaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko zazpietan hasita izango da aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ekitaldi nagusia, Andoainen, Bastero Kulturguneko auditorioan. Aurtengo XXX. edizioa guztiz berezia da, 30 URTE 10 MUGARRI lelopean, azken berrogeita hamar urteetan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren 10 eragile sarituko baitira, euskarazko kazetaritzak egin duen aurrerabide itzelean protagonista nagusi izan direnak. Gonbidapena XXX...
Read More

Mintzalaguna abian

  Abian da Andoaingo Mintzalaguna. Ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera. Ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango dute gogoko duten guztiek, hilaren 17an, asteazkenean, arratsaldeko zazpietan, Udaletxean. Xabi Payak saio eder eta berezia eskainiko du, bertso eta guzti, piano eta guzti.    “Piano gaineko bertso-gogoetak” da Xabi Payak eskainiko duena saioaren izenburua. Mereziko du ikusteak. Sarrera librea...
Read More

Zatoz zure herriko euskaltegira!

Lantalde profesionala duzu zain, euskara irakasteko Euskara ikasteko eskaintza zabala dago Buruntzaldean. Gaur egun, gainera, herri guztiek dute euren euskaltegia, eta guztiak HABEk homologatutakoak dira. Euskaltegietan lantalde handia dago eskualdeko herritarren euskalduntze eta alfabetatze premiak asetzeko. Gertukoa eta profesionala. Era guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte, gainera. Matrikulazio-epea zabalik dago, jada.   Inoiz baino errazagoa da Buruntzaldean...
Read More

Euskaraldia: IZENA EMAN!

IRAILAREN 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epe ofiziala. Orain arte gure webgunean eman ahal izan duzu, eta irailaren 20tik aurrera bertan ere eman ahal izango duzu, baina baita Euskaraldiaren webgunean. Eta zu, zer izango zara? Ahobizi? Belarriprest?