Aisialdirako begiraleak

Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzak 2017-18 ikasturtean.

aisialdiko begiraleaBALDINTZAK

  • Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskatzen denetik zenbatzen hasita eta sei hilabete lehenagotik, gutxienez.
  • Ikastaroa euskaraz egitea.
  • Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea.
  • Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea.

ESKABIDEAK

Ikastaroa hasten denetik 30 eguneko gehieneko epean, eskatzaileak aurkeztu beharko du aurretiazko eskabidearen inprimakia, dagokion bezala beteta eta sinatuta, Udaleko Atarian.

Ikastaroa amaitzen denetik 15 eguneko gehieneko epean, eskatzaileak aurkeztu beharko du dirulaguntza eskaeraren inprimakia, dagokion bezala beteta eta sinatuta, Udaleko Atarian, eta inprimaki horrekin batera, honako agiriak:

  • Ikastaroa egin duenaren NANaren fotokopia.
  • Ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana eta alderdi teorikoa gainditu izana ziurtatzen dituena, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazio eta hizkuntzari buruzko xehetasunak ziurtatzen dituena.
  • Dirulaguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hau ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasunaren aurrean zerga ordainkizuna eguneratuta duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Ikastaro beragatik beste erakunde pribatu edo publikoren batek dirulaguntzarik eman badio edo oraindik erantzunik ez ezagutu arren beste dirulaguntzarik eskatuta baldin badauka, eskabidearen inprimakian bertan azaldu beharko du zein erakunderi eskatu dion eta, dagoeneko erantzuna jaso badu, zein den jasoko duen diru-kopurua.

DIRULAGUNTZEN EZAUGARRIAK

  • Begirale ikastaroa: matrikularen %30, 150 €ko gehienezko kopurua.
  • Zuzendari ikastaroa: matrikularen %30, 150 €ko gehienezko kopurua.

1. inprimakia

2. inprimakia