Merkataritza

ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO

Bete beharreko berariazko baldintzak eta onuradunak.

  1. Enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoaingo udalerrian kokatuta egon beharko du.
  2. Bere enpresa zein merkataritza jardundegian laguntza-gai diren errotulu nagusiak eta bestelakoak (ibilgailuetakoak, enpresaren kokapena iragartzen dutenak, etab.) jartzeko edo berritzeko inbertsioa egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte sei hilabeteko epea pasa ez izana.
  3. Dirulaguntza jaso ahal izateko errotuluak euskaraz ongi idatzita izatea eta, hala balegokio, euskaraz eta gaztelaniaz.
  4. Izen berezi, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
  5. Euskara hutsean edota bietara eginda dauden euskarriengatik emango da dirulaguntza, baina, euskaraz eta gaztelaniaz, bietara alegia, egindakoen kasuan, euskara gutxienez gaztelaniaren neurri berean erabiltzea nahitaezkoa izango da dirulaguntza jasotzeko, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio.
  6. Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz edota bietan idatzita egotea

Eskabidea

Eskaera-orriarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Dirulaguntza eskatzen duenaren NAN edo enpresaren IFZ fotokopia.
  • Egindako gastuen faktura konpultsatuak.
  • Idazkuna jarrita dagoela frogatzen duen argazkia; idazkun bat baino gehiago denean, guztiena aurkeztu behar da.
  • Dirulaguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen horiek ofizioz egiteko baimena, zerga ordainkizunak (Foru Ogasuna) eta Gizarte Segurantzaren aurrean eguneratuta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Dirulaguntzaren ezaugarriak

Errotuluak euskara hutsezkoak badira kostuaren %75ekoa izango da, gehienez ere 400 €ko mugapean.

Elebietan badira, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio, kostuaren %30, gehienez ere 165 €ko mugapean.

IRUDI KORPORATIBOA EUSKARATZEKO

  Bete beharreko berariazko baldintzak

Errotuluak euskaraz jartzeko  jasotzen diren baldintza berberak bete beharko dira irudi korporatiboa daraman kanpoko erabilerako DOKUMENTAZIOA eta MATERIALA euskaraz jartzeko ere, hau da, funtzionamenduko edo erabilerako eskuliburuak, inprimakiak, kutxako ticketak, albaranak, orri menbretedunak, kartazalak, bisita-txartelak, entitatearen identifikazio-zigilua, fakturak, poltsak, paketatzeko papera eta, oro har, enpresaren irudia erakusten duten idatzizko materialak euskaraz jartzeko.

  Eskabideak

Eskaera-orriarekin batera, errotuluak euskaraz jartzeko  jasotzen diren dokumentu berberak aurkeztu beharko dira irudi korporatiboa euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko garaian.

Dirulaguntzaren ezaugarriak

Euskara hutsezkoa bada kostuaren %75ekoa izango da, gehienez ere, 400 €ko mugapean.

Elebietan bada, beti ere euskarazkoari lehentasuna eman baldin bazaio, kostuaren %30, gehienez ere, 165 €ko mugapean.

Irudi korporatiboa daraman kanpoko erabilerako dokumentazio eta materialagatik xedaturiko dirulaguntzak hamar urteko epealdian behin bakarrik jaso ahal izango dituzte enpresek.

WEBGUNEAK ETA PROGRAMA INFORMATIKOAK EUSKARAZ JARTZEKO

Bete beharreko berariazko baldintzak

  1. Enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoaingo udalerrian kokatuta egon beharko du.
  2. Dirulaguntza-gai diren webguneak eta programa informatikoak jartzeko edo berritzeko inbertsioa egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte sei hilabeteko epea pasa ez izana
  3. Edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Horrek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea.
  4. Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
  5. Dirulaguntza eskatzaileak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du webguneak hala izaten jarraituko duela hortik aurrera, webgunea hizkuntza bakar batean izateko aukera guztiak baztertuta, euskara hutsezko aukera izan ezik.

 Eskabidea

Eskaera-orriarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Dirulaguntza eskatzen duenaren NAN edo enpresaren IFZ fotokopia.
  • Egindako gastuen faktura konpultsatuak.
  • Egindako webguneek edota jarritako programa informatikoek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen modua Udalaren esku jartzea (loturak, helbideak…).
  • Dirulaguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen horiek ofizioz egiteko baimena, zerga ordainkizunak (Foru Ogasuna) eta Gizarte Segurantzaren aurrean eguneratuta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

  Dirulaguntzaren ezaugarriak

  • Euskara hutsezko webguneak, edota ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, eta lehen orrian euskarazkoa lehenetsita: kostuaren %50, gehienez ere 450 €ko mugapean.
  • Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe: kostuaren %30, gehienez ere 300 €ko mugapean
  • Enpresan euskararen erabilera normalizatzeko lagungarri diren programa informatikoak.: euskara hutsezkoa bada kostuaren %50ekoa izango da, gehienez ere 300 €ko mugapean; eta ele bitan bada kostuaren %30, gehienez ere 180 €ko mugapean.

Webgune eta programa informatikoengatik xedaturiko dirulaguntzak hamar urteko epealdian behin bakarrik jaso ahal izango dituzte enpresek.

dirulaguntza eskaerarako inprimakia