Home > Destacados > Leyendo a Rikardo Arregi 50 años después

Leyendo a Rikardo Arregi 50 años después

Andoaingo Udalak, AEK Euskaltegiak eta Manuel Larramendi Bazkunak antolatuta,  “Rikardo Arregi Irakurtzen, 50 urte ondoren” ekimen publikoa, azaroaren 28an, ostegunarekin, izango da, egun osoan zehar, Basteron, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte. Guztira, 225 lagun inguruk parte hartzea nahi dugu irakurketan, lagun bakoitzak bi minutu eta erdiko testu bat irakurriko du. Testu hori aldez aurretik emango zaio irakurle bakoitzari, irakurketa eguna baino astebete lehenago, publikoan irakurriko duena aurretik ezagutu dezan.

Izena ematea egin behar da URRIAREN 11 baino lehen, hauetako modu batean:

  •   rikardoarregi@andoain.eus helbidean
  •  Udaleko Euskara Zerbitzuan
  • Andoaingo AEK euskaltegian
  • Manuel Larramendi Kultur Bazkunean
  • Whatsappa idatziz 682 342 679  telefonora,  betiere irakurlearen izen-deiturak, teléfono zenbakia eta helbidea adieraziz.

Prentsa oharra