Declaración de la renta

2018ko ekitaldia

EUSKARA BADA ERRENTA

EUSKARA BADA ERRENTA

URTEROKO ERRENTA DEKLARAZIOA EUSKARAZ EGITEKO GONBIDAPENA

            Iritsi da Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean herritarrok urtero egin behar dugun Errenta aitorpena egiteko unea.  Hauxe da momentua 2018an herritarrek izan dituzten diru-sarreren gainean ordaindu beharreko zergak Foru Ogasunarekin kitatzeko. Horretarako beharrezkoa da errenta aitorpena egitea. Aukera ederra da euskararen erabileran beste pauo bat gehiago emateko. Gero eta gehiago erabilia izatea baita euskara indartzen jarraitzeko bide bakarra. Herritarren esku dago errenta aitorpenetan ere euskararen erabilera areagotzea.

            Aurten ere Udalak abian jarri du erremnta aitorpena euskaraz egitearen aldeko kanpaina. Leloa da, “Euskara bada errenta”. Kontua baita errenta aitorpena euskararentzat ere errentagarria izatea.

            Piskanaka handituz doa euskararen erabilera Andoaingo erenta aitorpenetan. Duela bederatzi urte, 2009ko kanpainan alegia, Andoaingo errenta aitorpen guztien % 9,02 izan ziren euskaraz eginak. Iaz, 2017ko kontuen gaineko errenta aitorpenetan, % 17,42 izan ziren euskaraz eginak. Horrek esan nahi du Andoaingo 1.103 herritar izan zirela iaz errenta aitorpena euskaraz egin zutenak. Udalaren gogoa da aurten ere kopuru horiek gutxienez mantendu eta, ahal bada, hobetzen jarraitzea.

            Errenta aitorpena egiteko bide ugari daude, ondorengoak:

  1. Autolikidazioa apirilaren 8tik aurrera egin ahal izango da: bide hori aukeratzen duenak, euskaraz egin nahi badu deklarazioa, nahikoa du autolikidazioa onartzerakoan “euskara” aukera sakatzea.
  2. Errenta aitorpen mekanizatua edo Internet bidezkoa egin nahi bada, apirilaren 15etik egin ahal izango da, eta hori egiteko hitzoruda hilaren 12tik aurrera eska liteke. Kasu horretan nahikoa da euskaraz egin nahi dela adieraztea.
  3. Errenta aitorpena egiteko aholkularitza ematen duten Andoaingo gestorietan posible da aitorpena euskaraz egitea.

            Errenta aitorpena lehen aldiz aurten egingo dutenak animatu nahi ditu bereziki Udalak, beren lehen deklarazioa euskaraz egin dezaten. Eta deklarazioa euskaraz egitekoa pausoa eman ez duten herritarrak ere animatu nahi ditu errenta kontuetan ere euskarari tokia egitera. Udalak “Euskara bada errenta” esku-orria bidaliko du datozen egunetan Andoaingo etxebizitzetara.

Egin ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ

Informazio gehiago Buruntzaldean