Andoain laburrean

ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa

Euskararen erabilera sustatu nahi dugu, eta badakigu horretarako errezetarik eraginkorrena bat eta bakarra dela: erabiltzea. Bizi garen gizarte hau neurri handi batean ikus-entzunezkoen eta irudiaren gizartea da, horregatik, euskarak hizkuntza bizia izango bada, sasoitsu izan behar du eremu horietan ere. Horixe da arrazoi nagusia Andoain laburrean bideo lehiaketa antolatzeko 2015. urtetik.
Andoainen, gainera, ikus-entzunezkoei eta gazteei begira jarrita indargune bat dugu: herrian bertan dugun ESCIVI – Zine eta Bideo Eskola. Dozenaka, ehunka gazte ibili da, dabil eta ibiliko da Andoainen zine eta bideo sorkuntzarako eta ekoizpenerako ikasketak egiten. Beraz, are motibo gehiago ditugu gazteen euskarazko sorkuntza ikus-entzunezkoen sektorean bultzatzeko.

16 urte edo gehiago dituztenek parte har dezakete lehiaketan, profesionalak ez badira eta Andoainen bizi, ikasi edo lan egiten badute. Eta bideoak, edozein generotakoak izan litezke; mutuak ere izan litezke; baina hizkuntza erabiltzen bada, euskara izango da.

2020-21 EDIZIOAN SARITUTAKO LANAK ETA EGILEAK

  1. SARIA: DISTOPIA, Iratxe Sotil, Nerea Garmendia, Mikel Esteban eta Julene Zaballa
  2. SARIA:  ATZOKOAMaddi Davila eta Ainhize Pedreo

  3. SARIA:  ILARGI, Nerea Berroeta, Sandra Vicente, Nora Blanco eta Monica Rivero

    SARI BANAKETA EKITALDIA IKUSI

    Aurkeztu diren lanak ikusgai HEMEN