Home > Destakatuak > Euskaraldia

Urriaren 15ean arratsaldeko 18:30ean Bastero Kulturgunean izango dugun bilerara bertara zaitez!

Jakingo duzunez, Euskaraldia bi urten behineko aktibazio ariketa da herritar gehienentzat, baina euskarak 365 eguneko bultzada behar du, eta Euskaraldiarekin oihartzun handia lortzen duen arren, edizio batetik bestera hutsean gera ez dadin, bestelako lanak ere egin behar dira, horregatik urriaren 15ean arratsaldeko 18:30ean Bastero Kulturgunean izango dugun bilerara bertaratzea eskatzen dizugu.

Bilera horretan bi gai jorratuko ditugu:

• 2022ko Euskaraldia aurrera eramango duen lan-taldea osatzea
• 2021eko azaroaren 21etik abenduaren 5etik Euskal Herri mailan antolatuko den ekimenaren berri ematea: Umeekin harreman zuzena duten helduen aktibazioa.

Partehartzeko, jakinarazi euskarazerbitzua@andoain.eus helbidean.

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskaraldia 2021 lan-taldea