Euskara Andoainen

Datu soziolinguistikoak

Andoainen euskararen egoerak pixkanaka eta nabarmen egin du aurrera azken bizpahiru hamarraldietan. Herritarren %50eko langaren gainetik daude jadanik elebidunak, eta beste %21ek euskara ulertzen du, nahiz eta ez den hitz egiteko gai. Euskaraz ez dakitenak, beraz, ez dira %30era iristen. Eguneroko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen den hizkuntza izatea da euskara bizirik eta gero eta indartsuago nahi dugun guztion erronka. Andoaingo euskararen egoera hobeto ezagutzeko Soziolinguistikako Klusterrak ekoiztutako txostena, 1986tik 2013 urtera bitarteko ibilera jasotzen duena, jartzen dizuegu esku artean.

Datu soziolingüistikoak

Kale Neurketa

Andoainen egindako azkeneko kale-neurketa 2011n burutu zen, eta ikusita nolako jaitsiera ikusten zen, Udalak, Klusterrarekin batera, erabaki zuen 2013an beste bat egitea. 2011n bezalaxe, kale-neurketaren metodologia behaketa zuzena da; neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute, ezertxo ere galdetu gabe. Norbanakoaren hizkuntza baino, taldeko elkarrizketa-hizkuntza da neurtzen dena. Hemen jarraian duzue ikerketaren emaitza txostenean jasoa.

Kale Neurketa

Euskararen Aholku Batzordeak

eab
Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) Udalak eta herrian euskararen erabilera handitzeko interesa duten herritarrek osatzen dute. Urtean bi aldiz, gutxienez, biltzen da, eta batzorde horren helburuak dira:

  • Jarraipena egitea eta aholkuak ematea:
    • Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) inguruan.
    • ESEP garatzeko urtez urteko kudeaketa planaren inguruan.
  • Oro har, Andoaingo udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko jarduerak aztertzea eta proposatzea, beti ere Andoaingo Udalaren eraginpeko esparruetan.