Gidabaimena doan atera nahi?
Buruntzaldeko autoeskoletan posible da gidabaimena euskaraz ateratzeko prestakuntza euskaraz egitea.
Buruntzaldeko udalek diruz lagunduta, hainbat material eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.
Gidabaimena ateratzeko adinean dauden gazte asko euskaldunak dira eskualdean, eta arlo horretan, auto-eskolek beraien aldetik ahalegin batzuk eginak bazituzten ere, hutsune handia zegoen. Egitasmo honekin urrats garrantzitsua eman da eskualdean auto-eskola guztiek adierazi dutelako bertan parte hartzeko asmoa.
Teorikoa doan ateratzeko aukera
Aurten 18 urte betetzen dituzten Buruntzaldeko gazte guztiek jaso dute informazioa etxean, gidabaimena euskaraz ateratzeko hautua egin dezaten. Oso material egokia da auto-eskolek, euskarazko prestakuntza emateko, ikaslearen esku jarriko dutena, eta azterketarekin bat dator, guztiz. Urtean zehar gida-baimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenen artean zozketa bat egingo da, herrika.
Guztira 11 sari izango dira. Horietako 3 Hernanin, 3 Lasarte-Orian, 2 Andoainen eta bana Astigarraga, Urnieta eta Usurbilen.auto-eskola bakoitzeko sari bat emango da. Saria hauxe da: prestakuntza teoriko bat doan (gehienez 400€)
Buruntzaldea
PREMIADOS