Bidaide

Zure umeak euskararen bidaian kide ezin hobeak direlako, BIDAIDE dira,  mundu zoragarri baten ateak zabalduko dizkizutenak.

Ikasturte honetan sei ekintza antolatuko dira,  ekintza desberdinak egingo ditugu elkarrekin eta horietako bakoitzera guraso edo zaindariok garenok aisialdia konpartituko dugu gure umeekin. Parte-hartzaileek horrelako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Aurretik izena ematea
  • Haur bakoitzeko guraso edo zaindari bat
  • Konpromiso hartzea jarduera irauten duen bitartean euskaraz egiteko

2016-17 ikasturteko lantegiak eta datak hauexek:

  • Azaroan: sukaldaritza begetarianoa
  • Abenduan: jolas kooperatiboak
  • Otsailean: Eskulan lantegia
  • Martxoan: euskal dantzak / zunba
  • Apirilean: Parketarrak Goikoplazan
  • Maiatzean: Xaboi lantegia

bidaide_eskuorria