Euskarazko produktuen katalogoa

katalogoa 3

Euskarazko Produktuen Katalogoa 200 udaletik gora banatzen da egun.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa. Gainera, oraingoan atal berria jasotzen du 12-16 urte bitarteko gazteentzat.

Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago: 130.000 aletik gora banatzen dira urtean behin, Buruntzaldean,kasu, gabonen atarian. Eta bestetik, www.katalogoa.eus helbidean, Interneteko edizioa dago. Interneteko gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz gain paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere ematen ditu. Maiztasunez eguneratzen da, eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du.

KATALOGOA

BULETINA

Buletinerako harpidetza egin dezakezu, eta urtean zehar (7-8 buletin urtean), gunea berritu ahala, haur eta gazteentzako euskarazko produktuen informazioa jasoko duzu.

BULETINA JASOTZEKO