Gurasolagun

bidaide-2016_17

Zergatik gurasolagun?

Egunero, astelehenetik ostiralera, umeak klasean dauden bitartean edo klaseak eta gero umeak zaintzen elkarrekin ematen ditugun orduak asko izaten dira.
Gurasolagunak denbora horri etekina atera eta euskara bultzatzeko aukera ematen digu.

Gainera, DOHAINIK da!

Nola egingo dugu?
Gurasoon artean talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Taldeak osatzean gure interesak eta zaletasunak
ere kontuan izango ditugu, taldean gustura egoteko.

Ikasturtean, gutxienez 2 lantegi antolatuko dira familian konpartitzeko ikastetxeko patioan bertan.

Horretaz gain, Guraso-lagun egitasmoan parte hartzen duzuenok Ludotekak familian burutzeko lantegietan ere doan parte hartu ahal izango duzue.