Gurasoentzat euskara klaseak

guraso_euskara_eskolakAEK euskaltegiarekin eta Andoaingo lehen hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean, euskararekin harremanik ez duten eta ezagutzarik ez duten, haur eta lehen hezkuntzako guraso, aiton-amon, eta zaintzaileei zuzendutako euskara ikastaroak antolatzen ditu Andoaingo Udalak.

Ikastaro horien helburua da euskararekin lehenengo kontaktua eskaintzea, beti ere ikuspegi praktiko batetik abiatuta, hau da, umeekin egunero daukaten hartu-emanetatik. Horrela umeekin erabiltzen diren hitzak, esamoldeak, kantak, espresioak, ipuinak… eskura jarriko zaizkie euren seme-alabekin elkartrukatzeko.

Seme-alabak arratsaldeko klaseetan egoten diren denbora tartean burutzen dira, ikastetxeetan bertan edo udal lokaletan, astean bi egunez. Ikastaro hauetako ikasleek aukera dute Udalak euskara ikasteko ematen dituen dirulaguntzetarako eskaera egiteko.

Etorkinentzako euskara eskolak, AISA ikastaroak.

AISA ikastaroak etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak.

Norentzat dira? Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten etorkinentzat.

Zertarako? Etorkinen hemengo gizartea, ohiturak, etab. Ezagutu eta euskara ikasteko lehenbiziko urratsak eman ditzaten.

Guztira 60 orduko iraupena dute

Informazio gehiago Udaletxeko Euskara Zerbitzuan (943 300 831) eta AEK euskaltegian (943 591 704).