Hitzaldiak, ikastaroak eta lantegiak

Kantu eta jolasen ikastaroa


Haurrekin etxean euskaraz jolasten eta kantatzen trebatzeko ikastaro laburra da, guztira 6-9 ordu ematen dira. Guraso euskaldunak nahiz erdaldunak dira ikastaroaren hartzaileak. Ikastetxeen eskutik egiten zaie eskaintza gurasoei, eta ikastaroak eskolen eraikinetan ematen dira.

Azkeneko urteotan Urtxintxa eta Ttakun elkarteak eman dituzte horrelako ikastaroak.

www.urtxintxa.org www.ttakun.com

Ipuinen ikastaroa

Haurrei etxean ipuinak euskaraz kontatzen trebatzeko eta, halaber, euskarazko ipuinak sortzen trebatzeko ikastaro laburra da, guztira 6-9 orduko iraupena duena. Guraso euskaldunak dira ikastaro honen hartzaileak. Ikastetxeen eskutik egiten zaie eskaintza gurasoei, eta ikastaroak eskolen eraikinetan emango dira..

Azkeneko ikasturteotan Kontukantoi enpresako Beatriz Emezabal aritu da horrelako ikastaroak ematen.

www.kontukantoi.org

Gurasoentzako hitzaldiak

Hizkuntza transmisioan eskolak eta familiak duten zereginaren gaineko hitzaldiak izaten dira, gaztelaniaz zein euskaraz ematen dira ikastetxeetan bertan.
Besteak beste, Paula Kasares eta IƱaki Eizmendik eman izan dituzte.