Ahozkotasuna eta Bertsolaritza

Poto haurren bertso eskola

Manuel Larramendi Bazkunaren ekimena da hau, Andoaingo Udalaren diruz lagunduta.

  • Helburua: Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleei eskolaz kanpoko bertso eskolak eskaintzea
  • Irakaslea: Ion Beloki
  • Eguna eta ordua: Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Larramendi Kultur Bazkunaren egoitzan (Dr. Huizi, 15, 1.)
  • Matrikula: 30 euro
  • Izena emateko: bazkuna@larramendi.org

gu_ere_bertsotan

Gu ere bertsotan ikastetxeetan

Andoaingo lehen hezkuntzako hiru ikastetxeetako 9 eta 12 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte ekimen honetan, 300 lagun pasatxo. Proiektuaren kudeaketa Bertsozaleen Elkarteak darama, Unai Muñoa bertsolaria irakasle, eta finantziazioa ikastetxeek eta Andoaingo Udalak elkarbanatzen dute

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako. Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.

Beraz, bada, bertsolaritza Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.