Haur jaioberrien gurasoei

Orain umetxo bat daukazue esku artean, eta gaurtik bertatik hasi beharko duzue haurraren etorkizuna bideratzen. Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria, arropa… eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu zuekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, pentsatzeko, jolasteko…

Umearen hasierako bizimoduan, familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Garrantzizkoa da, beraz, haurrarekin euskaraz hitz egitea, baina, hori bezain garrantzizkoa da etxeko hizkuntza, bikotekideen artekoa, familiakideen artekoa, euskara izatea (ahal denean, behintzat). Umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak izango baitira horrela.

Aurrerantzean, beste erabaki batzuk hartu beharko dituzue: eskola hautatu, aisialdirako eskaintza zabala aztertu eta zuen seme edo alabarentzako egokien iruditzen zaizuena aukeratu… Eta hor ere kontuan hartu beharreko alderdia izango da hizkuntzarena.

Horrela ziurtatuko duzue etorkizunean zuen seme-alaben komunikazio-gaitasuna, eta beste hizkuntza batzuk errazago eta hobeteko ikasiko dituztela.

Eta zure ardura errazteko asmoz, umea udal Biztanleen Erroldan inskribatzera zatozenean zenbait material emango dizugu:

  • Kotxean jartzeko pegata
  • Umeentzako kantak biltzen dituen CDa.

Goza dezazuela txiki horrekin!!!

Kotxerako

Informazio gehiago eskuratzeko:
buruntzaldea.eus