Lanbide heziketa

Andoaingo Udalak Lanbide Heziketako zikloak euskaraz egitea gomendatzen dizu. Horrela, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu.

Gero eta beharrezkoagoa da bi hizkuntzak ongi jakitea, bai portadaadministrazioan lan egiteko (udaletan, Aldundian, Jaurlaritzan, EITBn …), bai enpresa-munduan aritzeko. Izan ere, administrazioaz gain, gero eta gehiago ari dira beren eguneroko jardunean euskararen erabilera normalizatzen, bai bezeroei zerbitzu hobea emateko, bai enpresa barruko langileen arteko harremanetan ohiko hizkuntza bihurtzeko.

Buruntzaldeko lanbide heziketari buruzko artikulua AIURRIn

Ondorengo loturan klikatuta, ikusi ahal izango duzu Buruntzaldean zein heziketa                                        ziklo eskainiko diren D ereduan 2016/17 ikasturtean[/gdlr_stunning_text][/gdlr_row]

Informazio gehiago lanbide heziketako ikastetxeetako webguneetan,  Ikaslan Gipuzkoa, y HETEL