Ongi etorri, gazte!

Ongi etorri, gazte! Andoainera iritsi berri diren gazteei harrera ona egiteko aisialdirako gunea da.

ongietorri_gazte
Hainbat jarduera eta jolasen bitartez, beti ere beren nortasuna errespetatuz, euskara eta euskal kultura ezagutzeko eta barneratzeko aukera izango dute. Bertan, euskara hizkuntza bizia dela, hitz egitea garrantzizkoa, komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako tresna dela agertuko da.

Norentzat?

Azken urteotan Andoainera edo Andoaingo ikastetxe batera iritsi diren 12-16 urte bitarteko gazteentzat.

Non eta noiz?

  • Andoaingo Gazte Lokalean (Pio Baroja, 1 behea)
  • ASTEARTEETAN, 17:00-19:00
  • Doakoa.

Izen ematea eta informazioa

Andoaingo Leizaran, La Salle-Berrozpe eta Aita Larramendi ikastetxeetan.
Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan, 943 300 831

Eskuorria