Udaleku irekiak: Goazen Jolastera

GOAZEN JOLASTERA 2017

HELBURUA: urte osoan zehar eskolan ikasitako euskara udako oporretan ez galtzea eta gehiago ikastea. Hori guztia, jolas giro alaian egingo da, Andoain bera ere hobeto ezagutuz.

NOIZ:

Lehenengo txanda: ekainaren 26tik uztailaren 14ra

Bigarren txanda: uztailaren 17tik 28ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Irteeraren bat egiteak hala eskatzen duenean luzatu egingo da ordutegia.

Norentzat: 2009-2014 bitartean jaiotako haurrak (biak barne). Andoainen erroldatutakoek izango dute lehentasuna izen emateko garaian.

IZEN-EMATEA

NON: Andoaingo Udaletxeko ATARIA zerbitzuan, Goikoplaza z/g  Tel: 676 167 689

NOIZ:         maiatzaren 22tik 31ra

PREZIOA:

  • Kuota arrunta: lehenengo txandan 77 euro, bigarren txandan 47 euro
  • Bi anai-arreba edo gehiago izen-ematean: lehenengo txandan 63 euro, bigarren txandan 38 euro.

Oharra: Epez kanpo ez da izen-emateko orririk onartuko.

_______________________________________________________

Izen-emateko aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen-emateko orri hau osorik beteta.
  • Egindako ordainketaren agiria, beti ere haurraren izen-abizenekin,
  • Gurasoetariko baten NANaren fotokopia.
  • Osasun txartelaren fotokopia.

Goazen_informazioa

Goazen-2017_matrikula