Kiroldegiko ikastaroak

Allurralde kiroldegiko ikastaroak

allurraldeAllurralde kiroldegian badago aukera antolatzen diren ikastaroak euskaraz egiteko: aerobika, balance, puma, aquagyma, combat, spining, fitness, funky, igeriketa, soinketa eta yoga.

Informazio gehiago

Izena emateko garaian ikasleari galdetu egiten zaio ea gai den klasea euskaraz jarraitzeko, eta, ikasle mota kopuruaren arabera erabakiko da zein hizkuntzatan izango den ikastaroa:

A tipologiako taldeak: partaide guztiak, edo ia guztiak (%100-%75), dira gai klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  euskara hutsez, edo nagusiki euskaraz arituko da.

B tipologiako taldeak: partaide erdiak baino gehiago  (%74-%50), dira gai klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  euskaraz edo ele bietan arituko da.

C tipologiako taldeak: partaide erdiak baino gutxiago  (%49-%0), dira dira klasea euskaraz jarraitzeko. Talde hauetan irakaslea  ele bietan, edo nagusiki erdaraz arituko da.

2015-16 ikasturteko datuak:

Guztira 55 ikastarotan izan da esku hartzea :

  • A tipologiakoak: 51
  • B tipologiakoak: 4
  • C tipologiakoak: 0

Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, 10 talde izan dira EUSKARA hutsez eta 22 nagusiki euskaraz, hau da guztirako %58.