Egitaraua

ERAKUSKETA: EUSKAL JANTZIEN BILAKAERA XVI – XX MENDE ARTEAN

Euskal jantzien erakusketa urriaren 2tik 7ra

Iraultza Dantza Taldearen eskutik Bastero kulturguneko zine aretoaren sarreran

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatean: 10:30 – 13:30 / 18:00 – 00:00

HITZALDIAK ETA MAHAINGURUA

URRIAK 2JANZTEN ZAREN BEZALAKOA OTE ZARA?

Aurkezlea: Urtzi Azpiroz (diseinatzailea).

Hizlaria: Alazne Izagirre (psikologoa).

URRIAK 4: MODAREN IKUSPEGIAK ETA KOMUNIKAZIOA
Aurkezlea: Urtzi Azpiroz (diseinatzailea).

  1. hizlaria: Edurne Pujana (sentsibilizazio teknikaria); Moda generoaren ikuspegitik.

      2. hizlaria: Mikel Aramendi (modeloa); Modelo maskulinoa, modaren beste ikuspegia ote?

      3. hizlaria: Maider Gorostegi (kazetaria); Moda, komunikazioa eta sare sozialak.

URRIAK 6: JOSI ETA ATONDU
Aurkezlea: Urtzi Azpiroz (diseinatzailea).

     1. hizlaria: Igor Uria (Cristobal Balenciaga museoa); Moda, ofizioaren esentzia.

     2. hizlaria: Irati Guarretxena (diseinatzailea eta irakaslea); Ofizioa gaur egun.

     3. hizlaria: Maddalen Marzol (lurrinetan aditua);  Ikusten ez den moda.

URRIAK 7: MAHAINGURUA MODA ASTINTZEN
Aurkezlea: Maider Gorostegi (kazetaria).

Hizlariak: Igor Uria (Cristobal Balenciaga museoa), Jokin Aierregarai (komunikatzailea), Ana Goitia (kazetaria, blogaria), Urtzi Azpiroz (diseinatzailea).

Euskaratik gaztelaniarako aldibereko itzulpen zerbitzua emango da hitzaldi guztietan eta mahainguruan.

SORGUNEA (Kale Nagusia, 33-ZASA)

URRIAREN 2tik 7ra

Andoaingo hainbat sortzailek beren sorkuntzak edukiko dituzte ikusgai eta salgai: MarMar (UA, Letitare), Bitxigu, Fanny Alonso eta Pili Jiménez (Muchas telas).
Astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00 Larunbatean: 10:00 – 13:30 / 17:00 – 00:00

URRIAK 6 : DOKUMENTALA

17:00etan. The True Cost / Benetako kostua

Bene-benetan, nork ordaintzen ditu gure jantziak?

LANTEGIAK SORGUNEAN 

URRIAK 3 eta 5: devoré lantegia

18:00etan . Devoré teknikaren bidez zeuretzako zapi bat atontzeko aukera izango duzu. Lantegiaren dinamizatzailea: Irati Guarretxena (diseinatzailea eta irakaslea). Izenematea: Udaletxeko Atarian (irailaren 29 baino lehen). 
Informazioa

URRIAK 2 eta 4: Sorkuntza lantegiak

18:00etan. Fanny Alonso eta Pili Jiménez diseinatzaile andoaindarrek dinamizatuta.

 

MERKATARIEN GAU TXURIA: urriak 7 Basterotik Santakrutz zubiraino

Kale Nagusiko hamahiru denda irekita egongo dira gaueko 12ak arte, eta zortzi denda Juanita Alkain plazan jarriko diren karpetan egongo dira, arratsaldeko 5etatik gaueko 12ak arte.
00:00ak arte irekita
egongo diren dendak:
Amantegi mertzeria, Cisneros oihalak, Iturbe oinetakoak, González sastrea, Gamer, Asun, Samay, KEINU, Orte optika, Enara bitxidenda, Ogi Donostia, Ormendi kirolak, Pepi lentzeria
Juanita Alkain plazan
karpetan egongo diren dendak:
Alice, Durazno, Gloss, Izeia, Xelena, Xare, La invitada perfecta, Samay

* MODEUS pintxoa Pintxo lehiaketa izango da herriko hainbat tabernatan. Herriko hainbat tabernak, bakoitzak bere MODEUS pintxoa sortuko du. Gastronomiako adituek sari bat emango dute eta beste bat herritarrek. Osteguna eta ostirala: 19:00 – 21:00 Larunbata: 12:00 . 15:00 / 18:00 – 21:00

* 12:30 KALE ANTZERKIA Bastero – Santa Krutz bitartean Izenburua: FEMMES
Kale ikuskizun ibiltaria da FEMMES, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz. Hala, ikusleak pertsonaia nagusi, bigarren mailako edo figurante gisa kokatuko ditu herri, auzo, plaza edo hiri bakoitzean sortuko diren istorio ezberdinetan. FEMMES fikziozko ikuskizuna da; kointzidentziarekin izan dezakeen antzekotasun oro errealitatea da.
* 17:00 KARPEN IREKIERA Juanita Alkain plazan. Dendak eta karpak gaueko 12ak arte irekita egongo dira eta KALE ANIMAZIOA Santa Krutz zubian, Basteron eta Juanita Alkain plazan. Herriko hainbat musikarik kaleak alaituko dituzte.
* 19:00 MODEUS PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA Juanita Alkain plazan.
* 22:00 MUSIKA KONTZERTUA Juanita Alkain plazan. Mikel Urdangarin eta Esti Sistiaga.
* 00:00 GAU TXURIAREN BUKAERA Juanita Alkain pla

Eskuorria