Izen-ematea devoré lantegian

ZAPI BAT ATONTZEN: devoré lantegia

Devoré teknikaren bidez zeuretzako zapi bat atontzeko aukera izango duzu.

Devoré oihalen diseinuak egiteko erabiltzen den teknika bat da. Diseinatutako irudia, erreakzio kimiko baten ondorioz, zuntz espezifikoen suntsipen selektibo bitartez lortzen dugu:

Erreaktibo honek, biscosa, kotoia, linoa, eta abar bezalako landare-zuntzez osatutako ehunak suntsitzen ditu. Beste alde batetik, artilea eta zeta bezalako animalia zuntzez eta poliesterrez osatutako ehunak osorik mantentzen ditu.

Emaitza bikainak lor daitezke zeta (proteina) eta biskosaz (zelulosa) osatutako belusezko oihaletan.

 

NON: Sorgunean (lehego Kale Nagusiko ZASAn)

EGUNAK: 1. zatia urriaren 3an

  1. zatia urriaren 5ean

ORDUA: 18:00 – 19:30

IZEN EMATEA: IRAILAREN 29 baino lehen Udaletxeko  ATARIAn, 20 euro ordainduta.

Izen-emate orria