Zer da?

2017ko urriaren 2tik 7ra, Andoainen, Basterotik Santa Krutz zubiraino.

Moda eta euskara uztartzen dituen ekimena da hau. Hirukoitza da ekimen honen helburua: alde batetik, euskararen erabilera sustatzea eta euskararekiko estimua areagotzea Andoaingo herritarren  artean, bestekik, Andoaingo merkataritzaren jarduna sustatzea eta zabaltzea; eta, hirugarrenik, modari buruzko ezagutza zabaltzea, nola gia ikuspegi ezberdinetatik landuz, hala moda nahiz pertsonen atontze arloan diharduten Andoaingo sortzaileen lana ezagutzera emanez.

Euskararen erabilera Andoaingo gizarte-bizitzan areagotzea denok edo gehienok partekatzen dugun helburua da, eta horretarako lagungarria eta eragingarria izan daiteke euskara lotzea eta identifikatzea hiztunari bere eguneroko bizitzan gogokoak zaizkion balio eta elementuekin. Horietako bat da, nola ez, moda. Eta hain zuzen ere modarekin lotuta jantzi nahi dugu euskara, edo nahiago bada, euskaraz jantzita eta atonduta erakutsi nahi dugu moda.

Gure leloak ondo laburbiltzen du suspertu nahi duguna:

MODAn da EUSKARA

Antolatzaileak: Andoaingo Udaleko Euskara Saila, eta Enplegua, Gazteria eta Sustapen Ekonomikorako Saila, Salkin elkartea eta Andoaingo hainbat moda diseinatzaile eta sortzaile.

Prentsaurrekoa