RAKS 2018

 Proposamenak BIDALI

Oinarriak 2018: eskuorria

 

Rikardo Arregi Sariak bere 30. urtebetetzea ospatuko du aurten, azken hamarkadotan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren ekimenak sarituz

  • 30 urte, 10 mugarri’ lelopean, 10 sari banatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Andoaingo Udalak antolaturiko sari prestigiodun honek 30 urte beteko ditu aurten eta, urtemuga berezi hau ospatzeko, edizio berritu eta berritzailea prestatu dute ekimen hau sustatzen duten bi erakundeek. ’30 urte, 10 mugarri’ izango da aurtengo edizioaren leloa, eta 10 sari banatuko dira.

Euskarazko kazetaritzak egin duen bide oparoa ospatu nahi dute antolatzaileek. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea izanik, edizio honen xedea izango da azken hamarkadotan “aitzindari, erreferentzia nagusi, bidegile edota bide erakusle” izan diren hamar mugarri aitortu eta saritzea. 

Proposamenak 2018ko ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira posta arruntez edo posta elektronikoz honako helbidera bidalita:

XXX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Andoaingo Udala. Euskara Zerbitzua

Goikoplaza, z/g

20140 Andoain

euskarazerbitzua@andoain.eus

 

 

Apirilaren 12an aurkeztu zuten Donostian aurtengo deialdia:  

Prentsa oharra