2025-26 ikasturterako dirulaguntzak

2025-2026 ikasturterako dirulaguntzen DEIALDIA ikusi

ONURADUNAK

  • Dirulaguntza eskatzean Andoainen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrak (dirulaguntzak xede duen ikastaroa amaitzean adin hori edo handiagoa dutenak)

BALDINTZAK.

  • Gutxienez %75eko bertaratzea egiaztatzea.
  • Orokorrean, HABEk 2025-26 ikasturterako eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukerarik ez izatea edo, dirulaguntza horrek ikastaroaren kostu osoa ez estaltzea. Kasu horretan, ikasleak eskaera egin ahal izango dio Udalari falta den diru kopuruaren gaineko dirulaguntza lortzeko, betiere deialdiaren 13. artikuluan jasotzen diren gehienezko kopuruen barruan:
      • Ikasleak euskara ikasteko edo hobetzeko egiten dituen ikastaroetan (aurrez aurreko ikastaroetan nahiz autoikaskuntzan), gehienez 1.200 €ko dirulaguntza jaso dezake ikasturteko. C2 mailako ikasleek 700 €ko dirulaguntza jaso ahal izango dute, gehienez, ikasturteko.
      • Barnetegietako ostatu gastuen gehienezko kopurua 400 €ko dirulaguntza emango da ikasleko eta ikasturteko.

ESKABIDEAK (INPRIMAKIA)

  1. MULTZOA: 2025eko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2026ko martxoaren 1etik ekainaren 30 bitartean bukatzen diren ikastaroak:

Eskaera aurkeztu: 2026ko ekainaren 1etik 30era.

Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: uztailaren 16an.

Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: irailaren 3an

  1. MULTZOA: 2025eko urriaren 1etik aurrera hasi eta 2026ko martxoaren 1a baino lehen bukatzen diren ikastaroak:

Eskaera aurkeztu: 2026ko otsailaren 18tik martxoaren 18ra arte.

Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean:martxoaren 31n

Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: apirilaren 27an

  1. MULTZOA: 2026ko ekainaren 1etik aurrera hasi eta 2026ko urriaren 1 baino lehen bukatzen diren ikastaroak:

Eskaera aurkeztu: 2026ko kainaren 30etik urriaren 1era arte

Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: urriaren 15ean

Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: azaroaren 9an

       4. MULTZOA: 2025-26 ikasturtean egindako ikastaroagatik HABEren laguntza jaso, baina deialdi honetan ezarritako ehunekoa berreskuratu ez duten ikasleak:

Eskaera aurkeztu: urriaren 21etik azaroaren 3ra

Behin-behineko ebazpenaren argitalpena webgunean: azaroaren 11n

Behin betiko ebazpenaren argitalpena webgunean: abenduaren 10ean

Dirulaguntzen behin-behineko eta behin betiko ebazpenak Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean (https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/) argitaratuko dira.

Andoaingo Udalak zuzenean kontsultatuko ditu beharrezkoak diren datuak, baldin eta interesduna horren aurka agertu ezean, NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez.

DIRULAGUNTZA ARRUNTAK

Ohiko dirulaguntza:  % 100

Barnetegietako ostatu gastuei dagokienez,% 50eko dirulaguntza emango du udalak, gehienez.

2025-2026 ikasturtean, dirulaguntza hauek emango dira,  gehienez: 

  • Barnetegietako ostatu gastuen kasuan, gehienez 400 €ko dirulaguntza emango da ikasleko eta ikasturteko.

HABEk emandako dirulaguntzak ez balu matrikularen kostu osoa hartuko, orduan ikasleak egin ahal izango dio Udalari eskaera kopuru horretara iritsi arte, betiere deialdi honetan jasotzen diren gehienezko kopuruen barruan.

DIRULAGUNTZA AURRETIK JASOTZEKO ESKUBIDEA

Baldintza hauetako bat betetzen dutenek dirulaguntza aurrez jasotzeko eskubidea izango dute:

  • Familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez bestekoa LGS x 12 euro baino gehiagokoa ez izatea. Familia unitatetzat jotzen da ohiko helbidean elkarrekin bizi diren pertsona guztiak; horretarako, kontuan hartuko dira biztanleen udal erroldako datuak. Gurasoekin bizi diren 30 urtetik gorako dirulaguntza eskatzaileak, ordea, kide bakarreko bizikidetzako unitatetzat hartuko ditu Udalak. Era berean, gurasoekin bizi diren eskatzailearen anaia-arrebak 30 urtetik gorakoak direnean, ez dira bizikidetzako unitateko kide konputagarritzat hartuko.
  • HABEko zuzendariaren 2025eko irailaren 3ko ebazpenaren bidez, erakunde horren dirulaguntza jasotzen duten A1 eta A2 maila ikasten duten ikasleek.
  • Euskara Familian programa barruan, A1 eta A2 mailetako gurasoen taldeetan ari diren ikasleak.

Dirulaguntza aurreratu zaion ikasleak ikastarora gutxieneko % 75eko asistentzia bete ez badu, aurreratutako matrikula itzultzeko eskatuko dio Udalak. Diru-itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da, bestela ezingo du hurrengo bi ikasturteetan dirulaguntzarik eskatu.

NON eta NOLA eskatu dirulaguntza?

Aurrez-aurre:
ATARIA – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxeko beheko solairua)
Goikoplaza z/g 20140 Andoain
8:00 – 14:30 (Udan 8:00 – 14:00)
Tf.: 943 300 830

Internetez:
Zerbitzu Telematikoak:
Aurkeztu daitezke ere Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako sarrera erregistroetan eta postetxeetan.

EUSKALTEGIAK ANDOAINEN:
Andoaingo AEK
Plazaola,2 – atzekaldea
Tf.: 943 591 704 – web: www.aek.euse-posta: andoain@aek.eus

ESKABIDEAK:

Dirulaguntza arrunta

Andoaingo Udalak 2022ko uztailaren 22an hasierako onarpena eman zion Ordenantzari eta 2025eko martxoaren 18an argitaratu egin zen GAOn onartutako azken aldaketekin. (ikusi ordenantza)