UEU, EHU-UPV ETA HIK HASIREN IKASTAROAK EGITEN DITUZTENEI DIRULAGUNTZAK:
BALDINTZAK
- Andoainen erroldatuta egotea.
- 30 urte edo gutxiago izatea dirulaguntza eskatzen den momentuan.
- UEU, EHU-UPV edota HIK HASIren uda ikastaroa euskaraz egitea.
- %100eko asistentzia izatea.
DIRULAGUNTZAREN EZAUGARRIAK
Matrikularen kostuaren %40 jasoko dute, baldintzak betetzen eta egiaztatzen dituzten eskatzaileek, beti ere Udalak urte horretarako jarritako diru-kopurua agortuko ez balitz.
ESKABIDEAK
- Eskabidearen inprimakia eta kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria, dagokion bezala beteta eta sinatuta
- NANren fotokopia.
- Matrikularen ordainketa agiria.
- Ikastaroa egin izanaren agiria. Bertan bertaratze maila adieraziko da.
- Dirulaguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hau ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasunaren aurrean zerga ordainkizuna eguneratuta duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Ikastaro beragatik beste erakunde pribatu edo publikoren batek dirulaguntzarik eman badio edo oraindik erantzunik ez ezagutu arren beste dirulaguntzarik eskatuta baldin badauka, eskabidearen inprimakian bertan azaldu beharko du zein erakunderi eskatu dion eta, dagoeneko erantzuna jaso badu, zein den jasoko duen diru-kopurua.