BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//AndoaINdarra Euskaraz - ECPv5.13.0//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:AndoaINdarra Euskaraz
X-ORIGINAL-URL:https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/es
X-WR-CALDESC:Events for AndoaINdarra Euskaraz
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:UTC
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0000
TZOFFSETTO:+0000
TZNAME:UTC
DTSTART:20240101T000000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=UTC:20240206T183000
DTEND;TZID=UTC:20240206T200000
DTSTAMP:20260405T142956
CREATED:20240201T115321Z
LAST-MODIFIED:20240201T115458Z
UID:9992-1707244200-1707249600@www.andoaindarraeuskaraz.eus
SUMMARY:Liburu ikuskizuna: Profesionalak izan ginen urtea
DESCRIPTION:Lanartea elkartearen liburua ikuskizun  \n\nOtsailaren 6an\, asteartean\, 18:30ean Bastero Kulturgunean\n\n\nKoldo Izagirre\, Joseba Tapia eta lagunen eskutik.\n\n\nBertaratzen diren lehenengo 30 herritarrek liburuaren ale bat jasoko dute.\n\n1975a Emakumearen Urtea izan zen bezala\, 1976 hura Euskal Prentsaren Urtea izatea erabaki zuten euskarazko hedabideek (Zeruko Argia\, Anaitasuna\, Goiz Argi). Erabaki horren arrazoia zen euskal prentsan idazteak doako militantzia suposatzen zuela. Horrela\, ezin informazioa hedatu\, artilukuak eta iritziak ez baitziren aski garaiko errealitatea islatzeko: errepresio politikoa\, talde parapolizialen atentatuak\, ETAren atentatuak\, alderdi politikoan sorrera\, euskal kulturaren bazterketa politikaren mesedetan\, eta abar. \nHoriek horrela\, euskal prentsak erdarazko hedabideek isiltzen zituztenak atera zituen argitara askotan\, isunak isun eta zentsurak zentsura. Era berean\, belaunaldi berri bat hasi zen euskaraz idazten eta idaztetik bizitzen\, hedabideek lagundu zuten euskara batua finkatzen eta sinesgarritasun handia jaso zuten irakurleen artean. \nGarai eta prozesu hori da Profesionalak izan ginen urtea liburuan islatu nahi duena Lanartea elkarteak. Horretarako\, euskal prentsaren kezka nagusiak\, euskararen egoerari buruzko salaketak\, sortzeko zegoen unibertsitateari buruzko iritziak\, erakundetzen hasiak ziren emakume feministen ardurak… jaso eta antolatu ditu testu laburretan eta Juan Karlos Egillor\, Jon Zabaleta\, Antton Olariaga eta Garbiñe Ubedaren irudiak lagun. Era berean\, garai hartako bi lekuko nagusiren elkarrizketak topatuko ditugu liburuan: Elixabete Garmendia eta Antton Olariaga\, zein baino zein interesgarriagoa gure kulturaren garapena ulertzeko eta euskararen langile profesionalen merituak gogoan hartzeko. \nOtsailaren 6an\, Andoaingo Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan\, hitza eta musika uztartuz\, Lanartea elkartearen kideek ikuskizun bihurtuko dute liburua. Sarrera doakoa da\, eta bertaratzen diren lehenengo 30 lagunek liburuaren ale bat jasoko dute.
URL:https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/es/event/euskera-liburu-ikuskizuna-profesionalak-izan-ginen-urtea/
LOCATION:Bastero Kulturgunea
ATTACH;FMTTYPE=image/png:https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/wp-content/uploads/2024/02/Lanartea-aurkezpena_kartela.png
END:VEVENT
END:VCALENDAR