Euskara bada errenta
Apirilaren 16tik ekainaren 30era egongo da zabalik 2017ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea. Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera. Autolikidazio proposamenak iristen ari dira etxeetara, eta apirilaren 16tik aurrera hasi zaitezke onartzen. Zerbitzu mekanizatuan ordua hartzeko epea apirilaren 20an... Read More
Erreportari Gaztea Saria.
Abian da XXI. Erreportari Gaztea Saria. Beterri-Aiztondo eta Buruntzaldeko herrietan bizi edo ikasten duten 2.000 eta 2.003 urteen bitartean jaiotako neska-mutilek har dezakete parte. Azkeneko eguna lanak aurkezteko: maiatzaren 25ean. Informazio gehiago
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria 2018
’30 urte, 10 mugarri’ Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Andoaingo Udalak aurkeztu dute gaur Donostian aurtengo edizioa. Sari prestigiodun honek 30 urte beteko ditu aurten eta, urtemuga berezi hau ospatzeko, edizio berritu eta berritzailea prestatu dute ekimen hau sustatzen duten bi erakundeek. ’30 urte, 10 mugarri’ izango da aurtengo edizioaren leloa, eta... Read More
Euskaraldia: antolatzeko 1. bilera deia
Eguna: martxoaren 14a, asteazkena Ordua: 19:00 Lekua: Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa Andoainen ere, EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Zertarako? Euskarak irabazten jarraitzeko. Denok egin dezakegu gehixeago, bakoitzak bere neurrian. Zuk ere bultza egin nahi baduzu, zatoz! Ea guztion artean indar berria ematen diogun euskarari Andoaingo kaleetan ere! Euskaraldia-1
III. Andoain Laburrean SARIAK: lan guztiak ikusgai!
Lan guztiak ikusgai HEMEN 1. SARIA: Andoaingo guduaren egunerokoa. Egilea: IKER CASADO 2. SARIA. Arantzarik gabe Egileak: Denis Leiza eta Olatz Pérez 3. SARIA. Errautsak Oier Hernandez, Carlos Blanco eta Egoitz Cobo
Mintzalagunak 2018an bizi-bizi! BIDEOAK
Otsailaren 7an Andoaingo Mintzalaguna proiektuan aritzen diren hainbat lagun elkartu ziren udaletxean. 2011. urtean jarri zen abian ekimena eta momentu honetan 57 lagun ari dira parte hartzen bertan. Hori ospatzeko 8 bideo grabatu dituzte; datozen bi asteotan argitaratzen joango gara. 1 mintzalagunak 2018 2 mintzalagunak 2018 3 mintzalagunak 2018 4 mintzalagunak 2018 5 mintzalagunak 2018... Read More
Mintzalaguna eta Bidaide: hil honetako jarduerak
MINTZALAGUNA Urtarrilaren 27an, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera Alkizako URMARA museora bisita. Hamaiketakoa ere bertan eskainiko da. Prezioa: 6 euro Izen ematea: 943 300 831 / 943 591 704 BIDAIDE IPUIN KONTALARIA: Maialen Zubeldia Urtarrilaren 18an, ostegunean, Bastero Kulturgunean 3-5 urtekoentzat: 17:30 6-8 urtekoentzat: 18:00
Andoaingo ahotsak – Aurkezpen bideoa
Andoaingo ahotsak izeneko bilduma honetan, gure herriko euskara eta ahozko ondarea bildu eta lantzeko grabazioak jaso dira.
III Andoain Laburrean bideo lehiaketa
Abian da III. Andoain laburrean bideo laburren lehiaketa, Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVI-k (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) antolatuta. Hemen oinarriak: andoain laburrean_BIORRIKOA
Euskararen Nazioarteko Eguna: ANDOAINGO AHOTSAK
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau zabala antolatu du Andoaingo udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Egitarau horren barruan ekitaldi nagusia abenduaren 3an izango da Basteroko kulturgunean: ANDOAINGO AHOTSAK izeneko ekitaldia. Ekitaldia: ANDOAINGO AHOTSAK, 2017ko Euskararen Eguneko Andoaingo ekitaldi nagusia. Noiz: abenduaren 3an, igandean, eguerdiko 12etan (ordubeteko iraupena izango du). Non: Bastero kulturgunean. Dokumentala:... Read More








