Profesionalak izan ginen urtea liburu ikuskizuna

Lanartea elkartearen liburua ikuskizun

  • Otsailaren 6an, asteartean, 18:30ean Bastero Kulturgunean
  • Koldo Izagirre, Joseba Tapia eta lagunen eskutik.
  • Bertaratzen diren lehenengo 30 herritarrek liburuaren ale bat jasoko dute.

1976 hura Euskal Prentsaren Urtea izatea erabaki zuten euskarazko hedabideek. Erabaki horren arrazoia zen euskal prentsan idazteak doako militantzia suposatzen zuela. Horrela, ezin informazioa hedatu, artilukuak eta iritziak ez baitziren aski garaiko errealitatea islatzeko. Halere, euskal prentsak erdarazko hedabideek isiltzen zituztenak atera zituen argitara askotan, isunak isun eta zentsurak zentsura. Era berean, belaunaldi berri bat hasi zen euskaraz idazten eta idaztetik bizitzen, hedabideek lagundu zuten euskara batua finkatzen eta sinesgarritasun handia jaso zuten irakurleen artean.

Liburua ikuskizun bilakatu dute Lanartea elkartearen kideek, testuek eta musikak lagunduta.

DA! Andoainen: irabazleak

Dagoeneko baditugu DA! Andoainen kanpainaren 58 irabazleak HEMEN.

Zorionak irabazi duzuen guztioi!!!

Bonoak balio du euskarazko liburua erosteko herriko liburudendetan (Ernaitza, Stop eta Delgado) URTARRILAREN 20ra arte, gehienezko 25 euroren balioarekin.

Bihartik aurrera, hau da, abenduaren 22tik aurrera, Udaletxeko Atarian jaso daiteke BONOA, eta lehenbailehen erabili.

(Euskera) Familia lantegiak: abenduan ipuin kontalaria

Pasa den azaroan hasi ginen Familia lantegiak egitasmoarekin eta jarraitzen dugu abendu honetan. Gurasoentzat eta 2 urtetik 7 urte bitarteko seme-alabentzat zuzenduriko aisialdi eskaintza da hau. Helburu nagusiak: tarte atsegina pasatzea eta elkarrekin euskaraz aritzen gozatzea. Ikasturtean zehar hainbat lantegi antolatuko dira, helduak eta haurrak batera aritzeko.

Abenduaren 18an, astelehenean, IPUIN KONTALARIA izango dugu, LUR KORTA.

Lekua, Ondarreta ikastetxeko Bazkardoko eraikina, psikomotrizitate gela izango da. Bi saio egingo dira, umeen adinaren arabera:

  • 2-4 urteko haurrentzat, 17:00etatik 17:30era.
  • 5-7 urteko haurrentzat, 17:50etik 18:30era.

Saioak euskaraz izango dira eta bertaratzen diren guztiek euskaraz aritu beharko dute.

Parte hartzeko ez da izena eman behar da aurretik, egunean bertan, aforoa bete arte hurbiltzen direnek aukera izango dute parte hartzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuaren 943 300 831 telefonora deitu edo euskarazerbitzua@andoain.eus helbidera idatzi.

Familia lantegiak: azaro honetan YOGA

Eider Hidalgok gidatuta, arratsaldeko 5etan izango dira saioak herriko 3 ikastetxeetan banatuta umeen adinaren arabera:

2-3 urteko umeak: AZAROAK 17, ostirala, Ondarreta ikastetxean, Bazkardoko eraikinean.

4-5 urteko umeak: AZAROAK 20, astelehena, LSB ikastetxean, Haur Hezkuntzako eraikinean

6-7 urteko umeak: AZAROAK 24, ostirala, Aita Larramendi Ikastolan, Bazkardoko eraikinean.

Aurretik izena eman behar da https://labur.eus/euskarafamilian_azaroa edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren telefonoan, 943 300 831.

Saioak EUSKARAZ izango dira eta parte hartzen dutenek euskaraz aritu beharko dute.

Gau Beltza

Iazko egitarauari hitzordu berriak batu zaizkio, herriko eragileen ekarpenari esker. Arratsaldeko 18:00tan hasi eta gaueko 21:00ak pasatxo arte, ekitaldiz beteriko Gau Beltza izango da Andoaingoa.

Txokolatea eta bizkotxoak, Txalaparta, Dantzariak, Kalejira, Beldurraren pasabidea, Taloa, Zezen-suzkoa

AIURRIn programa osoa

Abian da Andoain Laburrean bideo lehiaketa!

Marta Lasak, Euskara arloko zinegotziak, eta Ainhoa Aiertzak, ESCIVIko irakasleak, Andoain Laburrean bideo lehiaketaren 9. edizioa aurkeztu dute Basteron.

Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 26a da. Lanak aurkezteko datu pertsonalekin bete  https://labur.eus/andoainlaburrean estekan dagoen formularioan, eta, jarraian, My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara, .mov edo .mp4 formatuetan. Sari banaketa 2024ko Otsailak 15ean izango da Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00tan.

PARTE HARTZAILEAK: 6 urtetik 29 bitartean duen (1994ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra jaiotakoak), profesionala ez den eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek

LANEN EZAUGARRIAK

  • Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa izan behar du nahitaez.
  • Gaia librea da, baina Andoaingo zubiren bat azaldu behar du, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa
  • Bideoek gehienez ere 7 minutuko iraupena izango  dute (kredituak barne).

OINARRIAK IKUSI

 

 

 

PARKETARRAK

Los MARTES y JUEVES de este mes de octubre.

  • En GOIKOPLAZA (con mal tiempo en plaza Nafarroa): 3, 10, 17 y 24 de octubre.
  • En ZUMEA PLAZA: 4, 11, 18 y 25 de octubre.
  • Para niñas y niños entre 3 y 5 años: de 17:15 a 18:15 (siempre con una persona adulta)
  • Para niñas y niños entre 6 y 9 años: de 18:15 a 19:15

Los objetivos de este programa son los siguientes:

  • Ofrecer a las familias y a las niñas y niños recursos para jugar en euskera
  • Crear núcleos para que familias y niñas y niños puedan reunirse alrededor del euskera.
  • Reforzar la presencia del euskera en los lugares de juegodel municipio.

Con este fin, los próximos 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24 y 25 de octubre, con la ayuda del personal dinamizador de Hezten, se desarrollarán las sesiones de los siguientes programas:

ZABU ZIBU: de 17:15 a 18:15; dirigido a familias con niñas y niños entre 3 y 5 años. En este caso es necesaria la participación de una persona adulta por cada niña o niño.

TXIRRINTXON: de 18:15 a 19:15; dirigido a niñas  y niños entre 6 y 9 años.

No hay que realizar ninguna inscripción con antelación, es suficiente con presentarse en la hora y lugar.