Ekitaldiak Search and Views Navigation
enero 2024
Anbotoko Mari (Logela Multimedia)
“Ambotoko Mari” antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da. Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magikoa lapurtuko du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Informazioa
Informazio gehiago »febrero 2024
Liburu ikuskizuna: Profesionalak izan ginen urtea
Lanartea elkartearen liburua ikuskizun Otsailaren 6an, asteartean, 18:30ean Bastero Kulturgunean Koldo Izagirre, Joseba Tapia eta lagunen eskutik. Bertaratzen diren lehenengo 30 herritarrek liburuaren ale bat jasoko dute. 1975a Emakumearen Urtea izan zen bezala, 1976 hura Euskal Prentsaren Urtea izatea erabaki zuten euskarazko hedabideek (Zeruko Argia, Anaitasuna, Goiz Argi). Erabaki horren arrazoia zen euskal prentsan idazteak doako militantzia suposatzen zuela. Horrela, ezin informazioa hedatu, artilukuak eta iritziak ez baitziren aski garaiko errealitatea islatzeko: errepresio politikoa, talde parapolizialen atentatuak, ETAren atentatuak, alderdi…
Informazio gehiago »Andoain laburrean: sari banaketa
Otsailaren 16an, ostiralean, 19:00etan, Bastero Kulturgunean Andoain Laburrean film laburren lehiaketan aurkeztutako lan onenak sarituko dira. Saritutako lanez gain, Bederatzi izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak: Andoain ezagutzen Itxaropen distira Tta Kun Txa Otsailaren 15a Unanibi DBD Goazen hemendik Leitzaranen eskutik Zubia Lehenengo saria 500 eurokoa da, eta bigarrena 300 eurokoa. Ikusleen saria ere ekitaldian entregatuko da.
Informazio gehiago »Harri salda (Engruna Teatre)
Alma bere herrialdetik ihes egin behar duen neska bat da, egun batean zerua, kometen ordez, hegazkinez betetzen ikusten duelako. Bidaia luze baten ondoren, leku ezezagun batera iristen da, eta, itxuraz, mundu guztiak du denetatik, baina inork ez du ezer partekatu nahi berarekin. Informazioa
Informazio gehiago »Erreka ondoan, bi gezur – MariZaunka Taldea
ERREKA ONDOAN, BI GEZUR dantza garaikidean oinarritutako obra eszenikoa da. Kondaira abiapuntua da. Funtzioan, fikzioa eta errealitate soziala uztartzen dira. Informazioa
Informazio gehiago »marzo 2024
Bihar arte soilik (Erre Produkzioak)
Aitziberrek Karibera joateko bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan. Lau lagunentzat da… BIHAR ARTE SOILIK harreman irekien eta sexualitatea ulertzeko era ezberdinen inguruko antzerki lan bat da. Informazioa
Informazio gehiago »Irakurketa musikatua: Konpasetan
Testuak: Garazi Kamio. Musika: Susana Cencillo. M8 EGITARAUA
Informazio gehiago »Erakusketa parte-hartzailea
Nerabeek egunerokotasunean kontsumitzen dituzten baliabideen azterketa. 17:30 Gazte Lokala M8 EGITARAUA
Informazio gehiago »





