Ekitaldiak Search and Views Navigation
noviembre 2023
Antzerkia: Kortxoaren dilema
Tartean Teatro Endreduzko thriller politikoa. Irakaslea, etika eta filosofia politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Ezustean bere ikaslea izandako bat agertuko zaio. Kortxoaren dilema etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral bat da.Ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Informazioa
Informazio gehiago »35. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin antolatutako sariaren ekitaldia gauzatuko da azaroaren 29an, asteazkenarekin, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Atal bakoitzerako epaimahaiak izendatutako 4na finalisten artetik bi saridunak nortzuk diren jakinaraziko da. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute, ez lehenago, nortzuk diren saridunak. Kazetaritza saria: BIDEAK podcasta, NAIZ irratiak eta Mediabaskek elkarlanean sortutakoa. Zelan sentitzen zara?, GEURIA komunikabidearen ale berezia KINKA podcasta, BERRIA. Urte batetik bertzera, mundu batetik bertzera, Xabier Itzainaren kronika sorta dantzan.eus hedabidean Komunikazio…
Informazio gehiago »diciembre 2023
Anonyme Popular
Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok. Informazioa
Informazio gehiago »//e Andoainen
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:00etan e// ekitaldia izango da Basteron. Ekitaldi horretan e// marka duten merkatari eta ostalariek nahiz herritar orok hartu ahal izango dute parte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, normaltasunez egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua erdigunean jarri eta erabileran eragiteko aprobetxatzea da helburua. Izan ere, Andoainen badira euskaraz lasai aritzeko espazioak. Ekitaldiaren beste helburuetako bat izango da e// markarekin bat egitea erabaki duten Andoaingo merkatari eta ostalarien apostua balioan jartzea. Ekitaldia Beatriz Egizabal lasartearrak aurkeztuko du eta Gernikako…
Informazio gehiago »Antzerkia: Loti ederrak
Glu-glu konpainia Glu-Glu Konpainiak apustu berri bat egin du “Loti Ederra” ezagunaren klasiko herrikoia orainaldira ekarriz. Bertsio berri honen gai nagusia gazte eta haurrentzako obsesio bihurtutako edertasun-kanonen arriskua da. Haurren bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak erakutsi nahi ditu, musikaren, dantzaren eta antzerki-jolasaren bidez ipuinen fantasiarekin eta magiarekin. Informazioa
Informazio gehiago »Gabonak Ludotekan
Programazioa Abenduak 16 – Rokodromoa Abenduak 21 – Bingo eroa Abenduak 26 – Ipuinak Abenduak 27 – Gozogintza Abenduak 28 – Joku txapelketa Abenduak 29 – Eskulanak
Informazio gehiago »Familia lantegiak: ipuin kontalaria
Pasa den azaroan hasi ginen Familia lantegiak egitasmoarekin eta jarraitzen dugu abendu honetan. Gurasoentzat eta 2 urtetik 7 urte bitarteko seme-alabentzat zuzenduriko aisialdi eskaintza da hau. Helburu nagusiak: tarte atsegina pasatzea eta elkarrekin euskaraz aritzen gozatzea. Ikasturtean zehar hainbat lantegi antolatuko dira, helduak eta haurrak batera aritzeko. Abenduaren 18an, astelehenean, IPUIN KONTALARIA izango dugu, LUR KORTA. Lekua, Ondarreta ikastetxeko Bazkardoko eraikina, psikomotrizitate gela izango da. Bi saio egingo dira, umeen adinaren arabera: 2-4 urteko haurrentzat, 17:00etatik 17:30era. 5-7 urteko haurrentzat,…
Informazio gehiago »Gazte Gabonak
Programazioa Abenduak 21 Gazte Lokalean, 17:30 Santo Tomas: txistorra hojaldreak Abenduak 26 – 15:00 Iruñako bolerara irteera Abenduak 27 – 17:00 Gazte Lokalean Bizkotxoak dekoratzeko tailerra Abenduak 28 – 10:00 Donostiara irteera: noria eta txurroak Abenduak 29 – 17:00 Gazte Lokalean Pitxigintza tailerra: pultserak, lepokoak, belarritakoak… Abenduak 30 – 10:00 Txuri Urdin izotz jauregira irteera
Informazio gehiago »Go!azen 10.0
Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Bi emanaldi: 16:30ean eta 19:00etan Informazio gehiago
Informazio gehiago »Andoain Cup: eskubaloi txapelketa
Leitzaran eskubaloia klubak antolatuta Txapelketa honetan emakumezkoen 32 taldek, haur kategoriakoak, parte hartuko dute, Suediako Partille Cup nazioarteko txapelketarako bidea hasten. Abenduak 28 eta 29, sailkapenak Abenduak 30, finalak Andoaingo Udal kirol instalazioetan
Informazio gehiago »






