Ekitaldiak Search and Views Navigation
noviembre 2023
(Euskera) Kultura ospatzen
Acto central del 20 aniversario de Bastero Kulturgunea donde intervendrán agentes culturales locales e invitados especiales. Bastero 20 urte
Informazio gehiago »Erakusketa: Secundino Etxeberria, lehen argazkilaria
Andoaingo lehen argazkilariari buruzko erakusketa Baserriak eta zubiak ahanzturatik berreskuratzen ditugu, antzinako kale eta plazak zeharkatzen ditugu, Andoain ikusten dugu Secundino Etxeberriaren begirada sortzailearen bidez; egunokotasunaren artista honen ofizio ona adierazten duten argazkiak, bere herriarekiko, bizilagunekiko eta, batez ere, familiarekiko duen maitasuna nabarmentzen dutenak. Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00. Larunbata: 10:30-13:30 / 18:00-20:30 Informazioa
Informazio gehiago »XXVII. Martin Ugalde Ipuin lehiaketaren ekitaldia
Martin Ugalde idazle andoaindarraren ibilbidearen jarraipena sustatzeko asmoz Udalak abian jarritako ipuin lehiaketa honek bere fruituak ematen jarraitzen du. Andoaingo eta eskualdeko idazle gazteenen topaleku bilakatu den lehiaketaren sariak banatuko dira egun honetan. Informazioa
Informazio gehiago »Taller de mitología en familia
En la Ludoteka de Karrida en Andoain El 10 de noviembre, viernes, a las 17:30. Nos sumergiremos en un mundo de ensueño a través de leyendas, canciones e imágenes.
Informazio gehiago »Musika: Samaniego Korala Ana Belen García organo jolearekin
Vitoria-Gasteizko Samaniego abesbatzak, Tjasa Ostervuhen gidaritzapean, Ana Belén García organista andoaindarrarekin bat egingo du, beste pieza batzuen artean, Gabriel Fauré konpositore frantsesaren Requiem en re menor, Op.48 ospetsua eta erreferentea interpretatzeko. Merklin/Gutschenritter (1907) organo aparta bere bikaintasun osoan entzungo da. Informazioa
Informazio gehiago »Musika: Udal Musika Eskolako Banda
Santa Zezilia, musikaren zaindariaren ospakizunaren inguruan, egitarau zabala eta koloretsua prestatu da publikoaren gozamenerako. Besteak beste Eric Whitacre, Ferrer Ferran, Jacob de Haan eta Jesus Guridiren piezak entzun ahal izango dira. Informazioa
Informazio gehiago »Antzerkia: Andereño
Anita Maravillas Teatroa Irakaslea ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Maistrak eta bere gela txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan animalia guztientzako tokia duen eskola bat. Gure irakasleak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. “Maistra” ren istorioa aske eta zoriontsu izateko saiakera ero eta ederra da. Informazioa
Informazio gehiago »







