Ekitaldiak Search and Views Navigation
noviembre 2022
Udal Musika Eskolako Banda + abesbatzak
Ospakizun urtea dute herriko musika talde jendetsuenek, eta herriari musika emanaldi berezia eskainiz ospatu nahi dute. Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak 25 urte betetzen ditu lehen aldiz taulara atera zirenetik, eta Udal Musika Eskolako Abesbatzak berriz 10. urteurrena betetzen du. Programa aberatsa osatu dute, publikoaren gozamenerako. Informazioa
Informazio gehiago »Anari
2022 honetan 25 urte beteko dira Anari abeslari eta konpositoreak bere izen bereko lehen albumarekin debuta egin zuenetik. Disko bikain horrek lirika eta egile-rocka ulertzeko modu bat ekarri zituen euskarara. Euskal musikako ahotsik pertsonalenetakoa da, eta nortasun handienetakoa duen emakumezko abeslaria dela erakutsi du. Gonbidapenak azaroan eskuragarri. Informazioa
Informazio gehiago »Munduari itzulia 80 egunetan
Familia osoarentzako abenturazko istorio bat. Abiapuntua Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsuan izango duelarik, haren bertsio librea taularatuko da, komikoa eta musikala. Gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsiko da, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere. Informazioa
Informazio gehiago »diciembre 2022
Erakusketa: ER(r)OTAA
iF-ek (Uztaritze, Lapurdi) gogoeta eta ideia trukerako katalizatzaile bihurtzen du Arte-sorkuntza, hargatik da berea askatasunaren artea. Bere lana urteetan zehar egituratu da, bizipenak eta defendatzen dituen baloreak integratuz. Jendarte-gaiei buruzko gogoeta sustatzen du, eskubideak eta askatasuna guztiaren hari direlarik. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Antzerkia: Altsasu
2016ko urriaren 15eko goizaldean, liskarra izan zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren atarian, eta herriko hainbat bizilagun, Guardia Zibileko bi agente eta haien bikotekideak izan ziren tartean. Azken urteetako kasu judizial polemikoenetako batean barneratuko gara ikuskizunaren bidez. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Organo kontzertua: Myriam Ulanga + Easo abesbatza
Eguberri jaien atarikoan San Martin elizan eskainiko da kontzertua. Myriam Ulanga Elorz organista andoaindarraren emanaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo zikloaren baitan kokatzen da. Besteak beste, beteranoen Easo abesbatzaren laguntza izango du, Ramon Beraza andoaindarraren zuzendaritzapean. Informazio gehiago
Informazio gehiago »






