San Silvestre Lasterketa

Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

diciembre 2025

Gaztain Festa

2025.12.20 @ 12:30 pm - 1:30 pm

Urki Dantza Taldeak antolatuta Gabonetako GAZTAIN FESTA, adin guztietako andoaindarrek, erromeri giroan, Malkogarriyak taldearekin disfrutatzeko. Zatoz ospatzera! Informazioa

Informazio gehiago »

“Gabon Festa” Etxeberrietan

2025.12.20 @ 6:00 pm - 8:00 pm
Etxeberrieta auzoa

Olentzero eta Mari Domingik gutunak jaso eta opariak banatuko dituzte Etxeberrieta plazara hurbiltzen diren haurrei. Auzoko Jai-Batzordeak gaztain erreak banatuko ditu eta Kotoi Elkarteak txokolatea eta bizkotxoak. Informazioa

Informazio gehiago »

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

2025.12.24 @ 6:00 pm - 8:00 pm

Aita Larramendi Ikastolak, abenduaren 24an, 17:30ean, Juanita Alkain plazatik hasita, kale Nagusitik barrena abestuz, kai-muturrera gerturatzeko deialdia egiten du. Bertan, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo zaie. Informazioa

Informazio gehiago »

“Scrooge eta mamuak” Khea Ziater

2025.12.26 @ 6:00 pm - 7:30 pm
Bastero Kulturgunea

Charles Dickensen “Cuento de Navidad” eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara agertua: aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitza. Informazioa

Informazio gehiago »

“Gabon Kantak” Olagain Txistulari elkartea

2025.12.27 @ 12:00 pm - 1:00 pm
Santakrutz ermita, Zumea kalea + Google Map

Urteroko gabon kontzertua eskeiniko du Olagain Txistulari Elkarteak, lagun gonbidatuekin aurtengoan ere, doinu desberdinak gabon doinuekin uztartuz. Informazioa

Informazio gehiago »

Bertso poteoa

2025.12.27 @ 6:00 pm - 8:00 pm

Punttuka Bertso eskola eta Andoaingo trikitilariak antolatua Urte amaierako poteoan bertsoak eta umore ona protagonistak! Goikoplazatik Zumea plazaraino Informazioa

Informazio gehiago »

Gabonetako haur parkea (PIN)

2025.12.29 @ 12:00 pm - 2025.12.30 @ 8:00 pm
Allurralde

3-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa, puzgarriak, tailerrak eta ikuskizun bereziak. 29 12:00-13:30 eta/y 16:00-20:00 30 11:00-13:30 eta/y 16:00-20:00 31 11:00-13:30 Bakarrik aniztasun funtzionala duten haurrei zuzenduta Informazioa

Informazio gehiago »

Samaria Gospel Singers “Sweet, sweet Spirit”

2025.12.30 @ 7:30 pm - 9:00 pm
Bastero Kulturgunea

Taldeak gospeleko artista handien abesti enblematikoenak eskainiko dizkigu ezagunak diren Doris Akers, Staple Singers, Clara Ward edo Mahalia Jackson omenduz, besteak beste. Informazioa

Informazio gehiago »

Urte zaharreko kalejira Olagain Txistulari elkartea

2025.12.31 @ 11:00 am - 1:00 pm

Andoaingo Olagain txistulari elkartea kalejiran arituko da herrian zehar, urtea agurtzeko gabon doinuak zabaltzen. Informazioa

Informazio gehiago »

San Silvestre Lasterketa

2025.12.31 @ 11:30 am - 1:00 pm
Zumea plaza

Harroila kultur elkarteak antolatuta Urteko azken kirol-proba Zumea plazatik aterako da eta herriko kirolariek sasoian dauden probatzeko aukera izango dute, baita mozorro originalak erakustekoa ere. Giro aparta izango da! Informazioa

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu