Hegaztiak ezagutu + janari bolak

Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

junio 2022

San Juan Jaiak

2022.06.23 @ 6:30 pm - 2022.06.27 @ 11:30 pm

Egitaraua

Informazio gehiago »

julio 2022

Antzerkia: Bidearen amaieran

2022.07.09 @ 8:00 pm - 9:30 pm
Goikoplaza

Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta auzokideen aurrean agertu zenetik. Dena perfektua izango zen, bere aita Pedro, bertan agertu ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Hark beti nahi izan du “bizimodu normala”, eta noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea etziren “normaltasun” haren parte. Informazioa

Informazio gehiago »

IZARO akustikoa Otieta parkean

2022.07.14 @ 7:00 pm - 8:30 pm
Otieta parkea, Leitzaran bailara + Google Map

Izaro erreferentziazko artistetako bat da, eta une honetan nortasun gehien duen ahotsetako bat. Emanaldi berezia eskainiko du Leitzaran bailaran, formatu akustikoan. “Limones de Oro” diskoa aurkeztu berri du, eta bere ibilbideko abesti garrantzitsuenetako batzuk berrinterpretatu ditu artista handiekin batera. “Ilusioak eta positibotasunak” markatutako errepertorioa eskainiko du. Informazioa

Informazio gehiago »

Antzerkia: Akabo

2022.07.16 @ 8:00 pm - 9:00 pm
Goikoplaza

Ikuskizuna hasi da, baina auzokide batek altuera batera igo eta bere buruaz beste egiteko mehatxua azalduko du. Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: Kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek? Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean dagoen tabu handienetako bat. Informazioa  

Informazio gehiago »

Musika: URTZ

2022.07.23 @ 10:00 pm - 11:30 pm
Goiburu

90eko hamarkadaren hasieran euskal rockak ezagutu zuen irekiera estilistikoaren adibideetako bat da Urtz. Pasaiako taldeak 3 hamarkada baino gehiago daramatza erreferente izaten eta dagoeneko ereserki bihurtu diren abestiak eskaintzen. Pandemia aurretik argitaratu zen Zabaldu ateak lanarekin iritsiko dira Goiburura, momentuz bere materialik berriena. Informazioa

Informazio gehiago »

Joseba Tapia

2022.07.25 @ 8:00 pm - 9:30 pm
Goikoplaza

Joseba Tapiaren bakarkako bederatzigarren lana da Egon edo ez egon. Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin grabatu du aurten, eta kantu berrien hitzak Koldo Izagirrerenak dira. Proposamen musikal zein artistiko berria dakar, osagai eta berrikuntza ugariz josia. Ekainak 21ean Adarra Saria jaso du Donostian, musikariaren ibilbide luze eta oparoa aintzatesteko eta euskal musikari egin dion ekarpena eskertzeko. Informazioa

Informazio gehiago »

Merina Gris + J Martina + Zigor DZ

2022.07.28 @ 9:00 pm - 11:30 pm
Etxeberrieta plaza

Merina Gris hirukoteak udaberrian argitaratu du Zerua Orain estreinako diskoa, “pop bortitza” eta elektronikoa. Sintetizadoreak, samplerrak eta beats-ak egoki fusionatzen dituzte, soinu urbanoa garaikidea eskain- tzeko. Gaua Jota Martinak irekiko du, elektronika eta trap doinuak Jaio Naiz Baina lanarekin; emanaldia Zigor DZk itxiko du, EsneBeltza edo Muguruzarekin lan egin duen DJ ezagunak. Informazioa

Informazio gehiago »

Etxeberrietako jaiak

2022.07.29 @ 5:00 pm - 2022.07.31 @ 11:30 pm
Etxeberrieta auzoa

Informazio gehiago AIURRIn

Informazio gehiago »

Sanestebanak Goiburu auzoan

2022.07.31 @ 6:00 am - 6:30 pm
Goiburu

Informazio gehiago: AIURRIn

Informazio gehiago »

agosto 2022

Hegaztiak ezagutu + janari bolak

2022.08.02 @ 11:00 am - 2022.08.23 @ 2:00 pm
Leitzarango Otieta parkean, Leitzaran
Andoain, Gipuzkoa 20140 Spain
+ Google Map

Bailarako hegazti mota ezberdinak, hauen elikadura eta behaketaz ikasteaz gain, janari-bolak egingo ditugu. Prezioa: 8 € Informazio gehiago

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu