Ekitaldiak Search and Views Navigation
abril 2022
Antzerkia: Tarara
SanFran, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan. Bertan bizi dira gizon jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama eta amarik gabeko alaba. Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Antzerkia: Ganbara
Protagonista baserri zaharrera abiatuko da, hura saltzeko asmoarekin. Ganbaran, bere antzinako babesleku eta jolas labirintoan sartzean, objektu abandonatuek oroitzapenak ekarriko dizkiote gogora. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko saiakera da. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Idiotak: Banboo Dance
Eduardo Galeano Uruguaiko kazetari eta idazlearen liburu, saiakera eta audioetan inspiratutako dantza-ikuskizuna eskaintzen digu konpainia donostiarrak. Testu horiek koreografia bat sortzeko balio dute, bere ironia eta satira estilo nahastezina agerian utziz. Hausnartuko dugu gizarte bezala zer lekutara goazen, eta ez ote dugun askotan “lelokeri” gehiegi. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Zelanda + Liher
ZELANDA musika taldea Fran Urias eta Bastida neba-arrebek osatzen dute. Hesian taldean urte luzez ibili ondoren, pop-rock proiektu berria osatu dute. LIHER taldeak 2015. urtean du sorburua, Lide Hernandoren bakarkako maketan. Geroztik talde formatuan hazten joan dira, zuzene- ko rock indartsuarekin. “Eta Hutsa Zen Helmuga” lana aurkeztera datoz. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Irakurketa kluba: «Ene baitan bizi da»
Maddi Ane Txoperena Iribarrenen liburuaren inguruko solasaldia Euskara lansailak abian du liburuaren 2 ale eskuratzeko zozketa. Nola hartu parte? 1- Euskara Zerbitzuaren Telegramera batu: T.ME/ANDOAINDARRAEUSKARAZ 2. Formularioa bete: labur.eus/liburuzozketa Parte hartzeko azkeneko eguna: martxoaren 15a
Informazio gehiago »Dantza: Kenophobia
Kenofobia duten pertsonentzako, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun guztiz kontrolaezina sentitzen dute: haserrea, beldurra, tristezia edo erruaren sentimendua. Espazio irekia hutsunearekin eta bakardadearekin lotzen dute. Dantzari bakoitzaren ahulezia eta beldur hauek taularatuko dira. Informazio gehiago
Informazio gehiago »mayo 2022
Latin Fest
Andoaingo Udal musika eskolako Bandak Santa Krutzak modu bizian ospatu nahi ditu aurten. Denbora luze batez, alaitasuna eta festa baztertu behar izan dira, baina berriz gozatzeko unea iritsi da. Bandako kideek Festa Latindarra eskeini nahi dute, musika, kolorea eta pozez beteriko emanaldi honetan. Informazio gehiago
Informazio gehiago »Erakusketa: Kanpezu 50 urte
Kanpaldiak Kanpezuko herri Arabarrean hasi ziren eta 50 urtetan andoaindar ugari pasa da bertatik. Jolasaren bidez gazteen artean euskara sustatzeko, naturaz disfrutatzeko eta ohituak ez zeuden inguru batean elkarbizitzeko jaio zen kanpaldia. Horren ibilbidea argazkien eta beste elementu batzuen testigantzaren bidez erakutsiko da. Informazioa
Informazio gehiago »Kaletarrak, jugando en la plaza
El Ayuntamiento de Andoain y Urtxintxa hemos puesto en marcha un proyecto denominado PARKETARRAK. El principal objetivo del proyecto es aumentar el uso del euskera en los parques y en la calle. Para ello, los días 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 de mayo y 1 de junio, con la ayuda de las personas dinamizadoras de Urtxintxa, se realizarán juegos en Goikoplaza (los martes) y en la plaza Zumea (los miércoles). Estos son los dos programas que se llevarán…
Informazio gehiago »Parketarrak, jugando en la plaza
El Ayuntamiento de Andoain y Urtxintxa hemos puesto en marcha un proyecto denominado PARKETARRAK. El principal objetivo del proyecto es aumentar el uso del euskera en los parques y en la calle. Para ello, los días 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 de mayo y 1 de junio, con la ayuda de las personas dinamizadoras de Urtxintxa, se realizarán juegos en Goikoplaza (los martes) y en la plaza Zumea (los miércoles). Estos son los dos programas que se llevarán…
Informazio gehiago »








