Ekitaldiak Search and Views Navigation
febrero 2025
Hitzaldia: Leitzaranen aukerak eta arriskuak
Euskal Herrian Ekologian dagoen aditurik handienetakoa, Leitzaran bailarak dituen balio eta gaitasunez arituko da baita hauek mantetzeko edo/eta berreskuratzeko ugaritzen ari diren arriskuaz ere. Zuhaitz landaketa herrikoia ere egitekoak gara otsailaren 22an. Hori baino lehen, Eguzki Talde Ekologistak hitzaldia antolatu du otsailaren 19an, asteazkenarekin, 19:30ean hasita Bastero Kulturgunean. Hitzaldia Arturo Elosegik emango du “Leitzaranen aukerak eta arriskuak” goiburupean. Biologian Doktorea, ibai-ekologia aditua eta Ekologian Katedraduna da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Informazioa: HEMEN
Informazio gehiago »Elikadura hitzaldia: Harvard platera
Mintzalaguna taldekoek antolatuta, Maddi Etxeberria nutrizionistak eskainiko du hitzaldia
Informazio gehiago »Elkartasun jaialdia
Egun osoko elkartasun ospakizuna iragarri dute Andoainen, datorren otsailaren 22rako. Goizean hasi eta ordu txikiak bitarte, ekitaldi ugari iragarri dituzte. Informazioa: HEMEN
Informazio gehiago »Kaldereroak
Datorren otsailaren 22an Kaldereroen etorrera izango da Andoainen, eta ospakizunaren antolatzaile den Gora Kaletxiki txarangak hainbat berrikuntza iragarri ditu. Hasteko eta behin, aurten Arrate plazatik abiatuko dira arratsaldeko 17:00tan. Arteta eta Agustin Leitza kaleetan barrena Goikoplazara iritsiko dira eta, bertan, txokolate beroa banatuko dute 18:00etatik aurrera. Ohiko hitzaldiaren ostean, kalejirak Kale Nagusiranzko bidea hartuko du Zumea plazara iritsi bitarte. Zartagia eta mailua hartzeko gonbita luzatu du antolaketa taldeak. Informazioa: HEMEN
Informazio gehiago »Inauteriak
Puska-biltzea, kaldereroak, inauteriak… Neguko ospakizunen aroan murgilduta dabil Andoain. Asteburu honetan Kaldereroen etorrera izango da, hainbat aldaketekin biziberrituta datorrena. Otsailak 21, ostirala KALDERERO TXIKIAK 15:00 Ondarreta Herri Eskolaren kalejira Gora Kaletxiki txarangak lagunduta. Ibilbidea: Kale Nagusia, Santa Krutz zubia eta ikastetxea. 17:00 Festa Ludotekan: Karaokea eta kaxa magikoa. Otsailak 22, larunbata KALDEREROAK 16:30 Musikarien emanaldia San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan. 17:00 Kaldereroen konpartsa Arrate plazatik abiatuko da. Ibilbidea: Arrate plaza, Arteta, Agustin Leitza, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea plaza. 18:00 Kanpalekua eta txokolate-beroa Goikoplazan.…
Informazio gehiago »marzo 2025
Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte
Emakumeek Axeri Dantzan eta euskal kulturan izandako bilakaera. 18:00 Bastero kulturgunea (ekitaldi aretoa) Hizkuntza: euskara. Antolatzailea: Axeri Dantza
Informazio gehiago »Martxoak 8 Ludotekan
Martxoak 7, ostirala TXAPA LANTEGIA ETA ANDOAINGO EMAKUME ESANGURATSUEN AURKEZPENA 17:00 Ludoteka Egitaraua: HEMEN
Informazio gehiago »Erakusketa parte-hartzailea
Martxoak 7, ostirala ERAKUSKETA PARTE-HARTZAILEA “Zure inguruan zer?” (martxoaren 7tik 30era) Nerabeek egunerokotasunean kontsumitzen dituzten baliabideen azterketa. 17:00-20:30 Gazte Lokala (asteazkenetik igandera) Egitaraua: HEMEN
Informazio gehiago »






