Andoaingo udalak eta hainbat taldek, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko asmoz, ekitaldi batzuk antolatu dituzte abenduaren 1etik 4ra:
Abenduak 1, osteguna
18:00 II. Andoain Laburrean: Lehiaketan parte harte hartu duten lanak proiektatuko dira, profesionalen beste lan batzuekin batera. Gainera sarien banaketa ekitaldia ere burutuko da. Dena Bastero Kulturgunean. Antolatzaileak: Andoaingo Udala eta ESCIVI.
19:00 Bertso-pintxo poteoa, Basterotik hasita. Antolatzailea: La Salle Berrozpe ikastetxea.
Abenduak 2, ostirala
18:00 Kontzertu didaktikoa Gazte Lokalean KEN-1 taldearen eskutik. Bertan zozketak, sariak eta hainbat sorpresa ere izango dira.
21:30 Gabon Txirrita antzezlana. 12 euro. Antolatzaileak: 111 Akademia eta Andoaingo Udala. Sarrerak salgai daude Andoaingo Delgado, Ernaitza eta Stop liburudendetan.
Abenduak 3, larunbata
11:15 Aita Larramendi Ikastolaren eskutik, Kalejira Juanita Alkain plazatik Zumea plazara.
20:30 Bertso afaria Peña Santa Krutz elkartean: Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso. 30 euro.
Zinea asteburuan
Asteburuan Basteron eskainiko dituzten film emanaldiak, gainera, euskaraz izango dira: Helduentzat “Igelak” eta “Albert”, haurrentzat.
ALBERT , larunbat eta igandean 17:00etan
IGELAK pelikularen estreinaldia izango da larunbat, igande eta astelehenean, 19:30 eta 22:00etan.
Facebooken SARREREN ZOZKETA
Andoaindarraeuskaraz Facebooken bidez, Gabon Txirrita antzezlanerako eta Igelak filmarako sarrerak eskuratzeko aukera.