Home > Destakatuak > Gidabaimena euskaraz: Andoaingo saridunak

Gidabaimena euskaraz: Andoaingo saridunak

Gaur eguerdian Buruntzaldeko Gidabaimena euskaraz kanpainan sarituak izan diren bi andoaindarrek jaso dute 400 euroko sari bana. Ainara Paredes eta Xabier Ibarguren izan dira irabazle 2016an gidabaimenerako atal teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten 24 andoaindarren artean egindako zozketan.

Argazkian bi saridunak, Bengoetxea autoeskolako ordezkariar eta  Ainara Rodriguez, Andoaingo Udaleko Euskara Zinegotzia.