Home > Destakatuak > NORK ESAN DU GARESTIA DELA EUSKARA IKASTEA?

NORK ESAN DU GARESTIA DELA EUSKARA IKASTEA?

2017-2018 IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK

Matrikularen % 85 ordainduko du Udalak

Andoaingo Udalak onartu ditu 2017-2018 ikasturtean HABEk homologaturiko euskaltegiren batean euskara ikasketak egiteagatik andoaindarrek jaso ditzaketen dirulaguntzak (Andoaingo euskaltegia HABEk homologatua da: Plazaola kalea, 2).

Dirulaguntza:

– Ohiko ikastaroetan, matrikularen % 85 emango da. Autoikaskuntza ikastaroen kasuan, % 100ekoa izan daiteke dirulaguntza, gehienez ere 664 euro. Barnetegietako ostatu gastuen % 50 ordainduko da, betiere 400 euroko mugapean, ikasleko eta ikasturteko.

– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk ikasleei ematen dizkien dirulaguntzekin, betiere gainfinantzaketarik gabe.

Baldintzak:

–  16 urte beteak izatea ikastaroa amaitzen den egunerako.

–  Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskaera egin baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.

–  Ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia izatea.

–  HABEk homologatutako ikastaroa egitea, HABEk homologatutako euskaltegietan, Andoainen nahiz Andoaindik kanpo.

–  Dirulaguntza eskaeraren aurreinskripzio egitea, Udaletxeko Ataria bulegoan, ikastaroa hasi eta 30 egunen barruan.

–  Ikastaroa amaitu eta 15 eguneko gehieneko epean dirulaguntza eskaera aurkeztea udaletxeko Ataria bulegoan.

–  Andoaingo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzan jasotzen diren baldintzak.