Ikasle bakoitzak matrikularen % 30 jasoko du, gehienez ere 150 euro.
Dirulaguntza hori jasotzeko bete behar diren baldintzak ezarrita daude Andoaingo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzan. Hona baldintza horietako batzuk:
– Ikastaroa euskaraz egitea, Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea eta ikastaroaren parte teorikoa gainditzea.
– Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskaera egin baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
– Dirulaguntza eskaeraren aurreinskripzio egitea, Udaletxeko Ataria bulegoan, ikastaroa hasi eta 30 egunen barruan.
– Ikastaroa amaitu eta 15 eguneko gehieneko epean dirulaguntza eskaera aurkeztea, udaletxeko Ataria bulegoan.
– Andoaingo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzan jasotzen diren baldintzak.



