Home > Destakatuak > Euskara bada errenta

Euskara bada errenta

Apirilaren 16tik ekainaren 30era egongo da zabalik 2017ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea.

Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera.

Autolikidazio proposamenak iristen ari dira etxeetara, eta apirilaren 16tik aurrera hasi zaitezke onartzen. Zerbitzu mekanizatuan ordua hartzeko epea apirilaren 20an irekiko da. Horretarako, Hernaniko Latsunbeberri auzoko 8-9 bulegoan hartu behar da ordua. Hauxe duzu telefonoa: 902 100 040.

Buruntzaldeko herrietan %17 aitortzailek egiten dute, batez beste euskaraz. Tarte handia dugu hobetzeko.