Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da.
Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa
hartzen du.
Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta
bereziki udal barrura begira ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan
ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak egingo ditugu,
arduradun politikoak zein langileak izan.
Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa
hartzen dugu.
2
Belarriprestok gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten,
nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.
Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible egiteko eta
etorkizunean eutsi ahal izateko.
Udalak, ekimenaren sustatzaile gisa, udal barruan ez ezik, udalerrian ere
herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldia ekimenean parte har dezaten, eta
izena emateko bideak erraztuko ditu.
Udalak bat egiten du ekimena elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin
Gipuzkoan, ahalik eta udal eta mankomunitate gehienetan, Gipuzkoako Foru
Aldundian eta Batzar Nagusietan, lurralde mailako politika bateratu bati begira.