400 euroko bederatzi sari zozkatu dira gidabaimena euskaraz atera dutenen artean.
Buruntzaldeako Udaletako Euskara Departamentuek eskualdeko autoeskolekin elkarlanean gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak saritzen dituzte. 2010ean jarri zuten abian ekimena eta ordutik 904 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz.
2018an 110 lagunek egin dute euskaraz atal teorikoko azterketa.
Andoaindar saridunak: Ainhoa Manterola eta Axier Balda. Zorionak bioi!!!