Azaroaren 15ean, arratsaldeko 7etan, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Anjel Lertxundik aurkeztuko du Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak izeneko liburua. Interesa duten orori gonbidapena egiten diegu bertaratzeko, Anjelen aurkezpenarekin gozatzeko eta, era berean, liburuaren ale bat eskuratzeko.
Andoaingo Udalak, Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko babesten eta gauzatzen ari den ekimenen artean, Anjel Lertxundik 1997an Martin Ugalderi buruz idatziriko glosak berrargitaratzeari ekin dio. Anjel Lertxundik berak heldu dio lan horri, eta 1997. urtetik aurrerako Martinen bizialdiarekin osatu egin du. Emaitza Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak izeneko liburua.
Martin Ugalderen bizitza esperientzia eta obra ezagutaraztea premiazkoa iruditzen zaio Andoaingo Udalari, horregatik, azaroaren 15etik aurrera, liburuaren ale bat jasoko dute Udaleko Euskararen Zentsuan izena emana duten herritarren etxeetan.
Anjelek berak 1997. urtean argitaratutako lana osatu du Martin Ugalderen ibilbide biografikoaren azken urteei zegokien kontakizunarekin 1997an liburua eskaini genionetik 2004. urtean hil zen arterainoko urteetako bizipenak azaltzea berrargitapena da.