Home > Destakatuak > Rikardo Arregi Kazetaritza sariak baditu 8 finalistak

Rikardo Arregi Kazetaritza sariak baditu 8 finalistak

 

Kazetaritza saria
Berria egunkarian argitaratutako Ahomentan elkarrizketen seriea
Beñat Zalduak idatzitako Nola iritsi gara honaino seriea (Gara)
Zaballako espetxetik egindako Faktoria saioa (Euskadi Irratia)
Urtzi Urrutikoetxeak idazten duen Leku-Lekutan izeneko atala (Berria)

 

Komunikazio saria
Oier Aranzabalen Barruan gaude podcast-a
Basilika podcast-a
3000twitz kolektiboa
Pantailak euskaraz egitasmoa

 

Finalisten artetik azkenean bi saridunak nortzuk diren -Kazetaritza sariko irabazlea bata eta Komunikazio sarikoa bestea- sari banaketa ekitaldian jakingo da. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 19an izango da, ostiralarekin, Andoainen, Bastero Kulturgunean, iluntzeko 7etan egingo den ekitaldian. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute, ez lehenago, nortzuk diren saridunak.

Prentsa oharra-finalistak- 2021_azaroa